euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gure agiantza onenak

2007/12/25

PUBLIZITATEA

Heldua da berriz ere Eguberria. Aukera ederra maite ditugunak bereziki gogoan hartu eta agiantza edo desiorik onenak bidaltzeko. Beste urtebete eta hemen segitzen dugu, irakurle. Urtebete emendatu diogu elkar ezagutuz daramagun denborari eta pozez ikusten dugu EuskalKultura.com-eko txokotik hazten doazela Euskal Herriari, munduko bazter guztietatik, bere seme-alabek eskaintzen ari zaizkion ekarpenak. Handituz baitoa munduko euskaldunen familia...
...edo beste harek esaten zuenez, 'handituz doa, bai, baina baita ere teknologia berriei esker, gero eta hobeto ezagutzen dugu munduan zehar hainbat jende euskalgintzari egiten ari zaion ekarpena'... Biak izan daitezke --dira-- egia, eta mugitzen eta aurreratzen ari garen seinale.

EuskalKultura.com-etik, aukera baliatu nahi dugu zure konfidantza eskertzeko, egunero-egunero sartzen uzten baikaituzu internet medio zure etxean, munduan euskalgintzan ari den hainbat jenderekin ahalegina eta eguneroko izerdi eta lorpen txiki eta handiak konpartitzeko. Inportantea baita han-hemenka egiten diren milaka euskal ekintza askotan xume eta apalentzat zu hor zaudela jakitea, horrek euren, geure partaide bilakatzen baizaitu nolabait, urrunean hasitako ahaleginaren zirkulua egokiro itxiz.

Mila esker pantailaren beste aldean egoteagatik, jakitun izanik hainbat jenderen ahaleginari bultzada emateagatik. Guztion arteko proiektua da esku artean duguna.

Mila esker, zorionak eta agiantza onenak.

Joseba Etxarri
Zuzendaria
EuskalKultura.com


[Zorionak emateko aurten erabili dugun goiko irudia Mexikoko Euskal Etxean egin berria den Olentzeroren Eguberri Festari dagokio. Amaitzen ari den urte honetan ehun urte bete dituen erakundea da hiriburu mexikarreko Euskal Etxea (argazkia bertako kide den Maricarmen Arrechea jatorri baztandarreko euskalmexikarrari zor diogu, mila esker, Maricarmen)]


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia