euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gogoratu: irailaren 7a, ostiral hau, da azken eguna Euskal Etxeen 2021eko laguntza deialdi nagusira aurkezteko

2021/09/15

2021eko deialdi hau da tramitabide digitala erabiliko den lehenengo aldia
2021eko deialdi hau da tramitabide digitala erabiliko den lehenengo aldia

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Askotan ez dirudi, baina denbora beti doa aurrera, batzuetan nahi baino arinago eta bai, Eusko Jaurlaritzaren Euskal Etxe eta federazioetarako 2021eko dirulaguntza deialdiari dagokionez, iritsi dira eskabide eta paperak aurkezteko azkeneko egunak. Gogoratu aurten eskaerak digitalki aurkeztu behar direla. Horretarako, Euskal Etxe eta federazioek BAK ziurtagiria eskuratua behar dute izan (xehetasun gehiago hemen).

Dirulaguntza deialdian parte hartzekotan bazabiltza bederen, ez pasatzen utzi eta gogoratu irailaren 17a dela eskabidea aurkezteko azken epea.

-Hona deialdiari buruzko jakingarri guztiak Lehendakaritzako orrialdean
-Hona deialdia elebidunean (euskara eta gaztelania)
-Deialdia euskaraz, deialdia gaztelaniaz



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia