euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

General Acha-ko Euzko Txokoa Euskal Etxeak, Pampan, Nestor Galarraga hautatu du bertako lehendakari berri

2010/07/16

General Acha-ko Euzko Txokoa-Rincón Vasco Euskal Etxeko logoa bertako egoitzean bertan dagoen horma nagusian (argazkia EuskalKultura.com)
General Acha-ko Euzko Txokoa-Rincón Vasco Euskal Etxeko logoa bertako egoitzean bertan dagoen horma nagusian (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Argentinako Pampan, General Acha herrian, Urteko Ohiko Biltzarra egin dute bertako Euzko Txokoa-Rincón Vasco Euskal Etxekoek joan den ekainaren 16an, besteak beste elkarteko Zuzendaritza Batzordea berritzeko hauteskunde prozesuari ekin diotela. Euskal Etxearen gobernu batzorde berria, beraz, lehendakari berri batez hornitu da, agintealdi berrian Nestor Galarraga izango baita buru berria. Berarekin batera arituko dira buruzagi lanetan Sergio Aspiroz, lehendakariorde; Norberto Duhau, idazkari; José Miguel Soler, idazkariorde, Hector Eusebio Arrese, diruzain; eta Julián Garro, diruzainorde.

General Acha, Argentina. Hiru dira Argentinako Pampa probintzian dauden euskal etxeak, eta horietarik batek, General Achako Euzko Txokoa-Rincón Vasco delakoak, joan den ekainaren 16an ekin zion bere Urteko Ohiko Biltzarra egiteari. Ondorioz, eta bertaratutako bazkideek erabakitakoaren arabera, honela gelditu da agintealdi berrirako osatua euskal etxeko Zuzendaritza Batzorde berria:

-Lehendakari: Galarraga Nestor
-Lehendakariorde: Aspiroz Sergio
-Idazkari: Duhau Norberto
-Idazkariorde: Soler Jose Miguel
-Diruzain: Arrese Hector Eusebio
-Diruzainorde: Garro Julian

-Batzordekide titular: Kenig Patricio, Videla Osvaldo, Bassa Javier, Moreno Ricardo
-Batzordekide ordezko: Fuentes Veronica, De Aguirre Maria Laura, Arteaga José, Arteaga Ramiro

-Kontu ikuskatzaile titular: Pérez Miguel, Villafañe Darío
-Kontu ikuskatzaile ordezko: Ruiz Carlos José, Obieta Luis Alberto



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia