Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusiak Gaztemundu Programaren 2025eko edizioa kaleratu du. Azaroaren 30etik abenduaren 14ra bitartean egingo da eta aurtengoan euskal instrumentu tradizionalak eta jotzaileak izango ditu arfatz. Parte hartu ahal izango dute 18 eta 35 urte bitarteko gazte musikariak, euren euskal etxeetan banaka edo taldeka dihardutenak, dantza taldeentzat jotzen edo bestela. banda edo norbanako musikari.
Hamabost dira deitu diren lekuak, 18 eta 35 urte arteko musikari instrumentu jotzaileentzat. Gaztemundu aukera errepikaezina da bi astez arlo honetako punta-puntako euskal musikari aditu eta profesionalekin aritu eta eurengandik eta eurekin kontaktuan eskolak jaso, praktikatu eta ikasteko, eta instrumentuok euren berezko testuinguruan entzun eta landu ahal izateko, guztia, Euskal Herria bisitatzen duten bitartean, partaideetako askorentzat, lehenengo adliz.
Aurkezteko azken eguna abuztuaren 21a
EHAA-BOPV buletin ofizialak joan den ostiraleko, uztailaren 18ko zenbakian eman zuen argitara Uztailaren 9ko Ebazpena, Programaren Deialdia eginez, eta beraz eskaerak jasotzeko azken epea abuztuaren 21a, osteguna, izango da (23:59etan, Euskadiko ordua). Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak gogorarazten du eskaerak online behar direla aurkeztu, BAK ziurtagiri digitala erabiliz. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan euskaetxeak@euskadi.eus helbidean edo hona joz.
- Deialdiari buruzko argibide guztiak baldintzez, prozedurez eta abarrez hemen aurkituko duzu