euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur hasiko da Macachinen bertako EEaren 60. urteurren jaia; bihar klase irekia Arantza Soraluce sukaldariarekin

2019/03/01

60. urteurren jaiaren afixa
60. urteurren jaiaren afixa

PUBLIZITATEA

Macachin, Argentina. Hiritargo osoari begirako egitarau zabala antolatu du La Pampako Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak bere 60. urtebetetzea ospatzeko. Ekintza asko kalean izango dira eta horietako batzuk doakoak. Programa gaur bertan hasiko da bertaratzeko gonbitea jaso duten ordezkartzei egingo zaien harrerarekin, eta bihar errepikatuko honako egitarauaren arabera:

Larunbatean:
-Goizean, Euskal Etxearen historiari buruzko erakusketa abiatuko da. Argazki eta jantziak.
-Eguerdian, bazkaria
-Arratsaldeko 3etan, ‘60. Urteurreneko Pilota Txapelketa’, Jose Leon Chapartegui Trinketean. Partaideak: Coronel Pringles, Bahia Blanca, General Pico, Macachin eta Coronel Dorrego hirietako pilotariak
-Arratsaldeko 7etan, kaleko ekintzak: Arantza Soraluce chef ezagunak euskal gastronomia klase praktiko bat emango du. Klasea bukatuta, prestatutako platerak dastagai eskainiko dira. Musika eta dantza ikuskizunak. Euskal Etxe parean sukaldaritza standak muntatuko dira jendeak euskal janariaz goza ahal izan dezan

Igandean:
-Goizeko 11etan, 60. Urteurreneko meza;
-Eguerdiko 12:30etan, plaka oroigarriak desestaltzeko zeremonia eta lore eskaintza
-Eguerdiko 13:00an, bazkaria. Pilota Txapelketako sari-emanaldia. Sarrerak $450 (helduentzat) eta $250 (5 eta 12 urte arteko umeentzat). Menua, sarrera, errekia, postreak eta edariak.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia