euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Galdera zuzena Diasporari: Zergatik izan euskaldun? Zentzurik ba al du Diasporan euskaldun jardun eta izateak?

2021/01/25

Oiarzabalen galdera Diasporako euskaldunei: Zergatik euskaldun segi, zentzu zabalenean, 21. mendean, Euskal Herritik urrun?
Oiarzabalen galdera Diasporako euskaldunei: Zergatik euskaldun segi, zentzu zabalenean, 21. mendean, Euskal Herritik urrun?

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Pedro Oiarzabal aditua --bera ere Diasporan Euskal Herrian adina bizi izan dena-- munduko euskaldunak ari da aztertzen, geure Diaspora eta EH bera hobeto ezagutzearren eta interes bizia dauka Diasporako gazteen erantzunarekin bere galderari: Zergatik eutsi nahi diozu euskaltasunari? Agian zeure familian, batzuk gogor eutsi diote eta beste batzuk ez, baina zeuk argi duzu euskaldun izatea eta sentitzea garrantzitsua dela zuretzat. Zergatik?, galdetu zuen Oiarzabalek urtarril hasieran. Eta galdetzen segitzen du. Eta, benetan, zure erantzuna, pertsonala, nahi luke.

Gazteen iritzia eskuratzea oso garrantzitsua dela diosku, zeure ikuskera, zer pentsatzen duzun jakitea, zergatik geografikoki Euskal Herritik urrun bazaude inportantea den zuretzat zure euskaltasuna lantzea, euskal kulturarekin edo Euskal Herriarekin kontaktuan segitzea edota sentimentu atxiki eta hori zure ondokoei pasatzea.

Zergatik zara euskaldun, zergatik segitzen duzu euskaldun, zergatik eutsi nahi diozu euskalduna --zentzurik zabalenean-- izateari? Zer ekartzen dizu?

Erantzunak --luzea ala laburra, ez du axola, baina egiazki pentsatzen duzuna esanez-- datorren igande aurretik mesedez, info@euskalkultura.com helbidera bidaliz, 

Eskerrik asko aldez aurretik.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia