euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gainbegirada nahi zenuke euskal musikari buruz? 'The History of Basque Music'en bigarren edizioa plazaratu dute

2022/08/02

The History of Basque Music-en bigarren edizioaren aurkezpena Donostiako Musikenen: Miren Iñarga, Xabier Irujo eta Bingen Zupiria
The History of Basque Music-en bigarren edizioaren aurkezpena Donostiako Musikenen: Miren Iñarga, Xabier Irujo eta Bingen Zupiria

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. The History of Basque Music liburuak gainbegirada kronologikoa ematen dio euskal musikari, XIX. mendera arteko bistadizo orokor bat. Tradizio klasikoko azken korronteak biltzen ditu eta azken joerak konposizioan, eta atalak eskaintzen dizkio emakumeari euskal musikan eta Euskal Herriko jazza eta herri-musikari ere. Josu Okiñena donostiar musikari, pianista eta ikertzailea editore, liburua ingelesezko lehena da euskal musikaren historiaz, eta Nevada-Renoko Unibertsitateko CBS Press-ek eta Musikenek —esan nahi baita Donostian egoitza duen Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak— argitaratu dute.

Liburuaren bigarren edizioaren aurkezpena joan den ostiralean egin zen Musikenen, bertan partaide zirela Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, Miren Iñarga Musikeneko zuzendari nagusi eta akademikoa, eta Xabier Irujo Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroko (CBS, Center for Basque Studies) zuzendaria.

Obrari buruzko azalpenean, CBS Pressek diasporako musikariek ere gogoan hartu direla eta euren lekua izan dutela liburuan agertzen du, izan ere "euskal musika, euskal kultura ezarri edo praktikatzen den tokian sortzen edo esperimentatzen den musika" dela dio, "batez ere egungo Euskal Herrian, baina baita bere mugetatik kanpo ere, euskaldunek diasporan sortutako musika barne".

LIBURUAREN AURKIBIDEA

— Sarrera/Josu Okiñena Unanue
— The Prehistory, Antiquity, and Middle Ages of Music in Today 's Euskal Herria/Elixabete Etxebeste Espina
— Renaissance and Baroque: between Tradition and Change/Sergio Barcellona
— Music in Euskal Herria in the Enlightenment: The Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País/Jon Bagüés
— Music in the Nineteenth Century/Isabel Díaz Morlan
— A Study of Basque Music: 1876-1936/Josu Okiñena Unanue
— The Spanish Civil and the Franco Dictatorship (1936-1975)/Itziar Larrinaga Cuadra
— Basque Music: from the Transition (1975) to the Present (2018)/Mikel Chamizo
— A Century of Euskal Swing: a Short History of Jazz/Mark Barnés Larrukert and Patricio Goialde Palacios
— Women and Basque Music/Gotzone Higuera Bilbao
— Popular Music Revisited/Itziar Navarro Ibañez.

LIBURUAREN FITXA

Izenburua: The History of Basque Music
Editorea: Josu Okiñena
Argitaletxea: CBS Press eta Musikene
Edizio lekua: Reno (Nevada, USA)
Lehen edizioaren urtea: 2019
Bigarren edizioaren urtea: 2021
Orrialdeak: 414, 502
Hizkuntza: ingelesa
Salmenta: CBS Presseko liburu-dendan, zure ohiko liburu-dendan enkargatuz edo Amazonen



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia