euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Fermin Muguruza Argentinan izango da urrian 'Black is Beltza II: Ainhoa' Buenos Aires eta Rosarion aurkezten

2022/09/22

'Black is Beltza II - Ainhoa' filmaren proiekzio argentinarren gonbidapenaren irudia
'Black is Beltza II - Ainhoa' filmaren proiekzio argentinarren gonbidapenaren irudia

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Fermin Muguruza artista audiobisuala Argentinara itzuliko da, urrian, helduentzako bere azken animazio filma den ‘Black is Beltza II - Ainhoa’ren bi aurrestreinaldi saio berezi eskaintzera. Gogora dezagun 2018an estreinatu zuela musikariak ‘Black is Beltza’ren lehenengo zatia [ikusgai Netflix-en]. Orain, urriaren 18an, asteartea, jendaurretuko da Buenos Airesen, bertako Art Media gunean, ondoren festa bat partekatzeko jarraitzaleekin, tartean seguruenik hirian beti zale izan dituen Euskaltzaleak-eko euskara ikasleekin.

Bigarren geldialdia urriaren 22an, larunbata, egingo du, filma Rosarioko Nuevo Monumental zineman erakutsiko baitute, bere jarraitzaile santafetarren atsegingarri. Orduantxe hasiko da eskaintzen filma Argentinako zinema komentzialetan, inguruko herrialdeetan momentuko Argentinakoetan bakarrik.


Donostiako Zinemaldian estreinatuko da mundu mailan  'Black is beltza II. Ainhoa'

‘Black is Beltza II: Ainhoa’ thriller politikoa da, Fermín Muguruzak idatzia, Isa Campo eta Harkaitz Canorekin batera, eta euskaraz grabatua. Oraingo honetan, aurreko filmeko protagonista izan zen Manexen alaba, Ainhoa, da istorioko protagonista, eta, dirudienez, Ainhoak harengandik jaso ditu konpromiso soziala eta abenturazaletasuna. 80.hamarkadan dago girotua, eta berriro pertsonaiek herrialde ugari bisitatzen dituzte, eta hamarkadako gertaera historiko garrantzitsuenetako batzuen lekuko izango dira.

Jatorrizko musika Maite Arroitajauregi 'Mursego' eibartarrarena da eta, filmean zehar The Pogues, Massilia Sound System, Brenda Navarrete, Redskins, Mikel Laboa, Cicatriz, Imanol, Barricada, RIP, Negu Gorriak, Kortatu eta beste euskal artista batzuen kantek laguntzen dute protagonista.

-Informazio gehiago www.blackisbeltza.eus webgunean



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia