euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bihar azken eguna atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko ikastaroan izena emateko epea

2022/09/21

Urrian hasiko da atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakurleen prestakuntza ikastaroa EHUn
Urrian hasiko da atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakurleen prestakuntza ikastaroa EHUn

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Ostegunean, irailaren 22an bukatuko da Euskal Herriko Unibertsitateak Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean “Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza” ikastaroan izena emateko epea. 5,6 ECTS kreditu eskaintzen ditu, eta euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzan ariko diren Etxepare Euskal Institutuko irakurleen prestakuntza osatzeko helburua du.

9. edizio honetan klase gehienak aurrez aurre emango dira, Gasteizen, urriaren 7an hasi eta azaroaren 26an bukatzeko. Hainbat gai jorratuko dira, tartean hizkuntzalaritza, didaktika, metodologia, kultura eta zibilizazioa. Ikastaroa, nagusiki, Giza eta Gizarte Zientzietako goi-mailako graduatu eta lizentziadunei dago bideratuta, EGA edo antzeko titulazio baliokidea ere eskatzen dela. Giza eta Gizarte Zientzietako 4. mailako ikasleek eta beste lizentzia/graduetako tituludunek ere egin dezakete lekurik bada.

Mª José Olaziregi eta Garbiñe Iztueta dira ikastaroko arduradunak. Matrikularen prezioa 350 eurokoa da eta online egin daiteke. Izena emateko orriarekin batera, NAN edo pasaportearen kopia, Unibertsitateko tituluaren kopia eta EGA edo baliokidearen kopia aurkeztu behar dira.

-Programa osoa, hemen.
-Izena ematea, hemen.
-Kontsultak, telefonoz: 945 01 3951 (UPV/EHU) / 943 023 400 (Etxepare) edo e-mailez: andres.sanchez@ehu.eus (UPV/EHU) / k-galartza@etxepare.eus



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia