euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Udal pilotaleku bat eraikitzeko asmoa berreskuratu dute Necochean: alkateak luze laudatu zuen Joseba Bilbaoren lana

2022/09/22

Joseba Bilbao Necochean bertako  'Urrezko Zubi Isekia' saria jasotzen 2019ko abenduan
Joseba Bilbao Necochean bertako 'Urrezko Zubi Isekia' saria jasotzen 2019ko abenduan

PUBLIZITATEA

Necochea, Argentina. Joseba Bilbao pilotari necocheatarra nazio mailako txapeldunorde geratu zen Argentinako 78. Pilotako Lehen Mailako Txapelketan. Finala estreinekoz egin zen Necochean, abuztuaren 14an. Bilbaok, bikotekide izan zuen Juan Pedro Peckerrekin, ezin izan zuen gainditu Facundo eta Santiago Andreasen anaien nagusitasuna eta azken hauek 12-6 eta 12-2 irabazi zioten

Txapelketa Euzko Etxeko trinketean jokatu zen, pilotazaletasuna egunetik egunera handitzen doan Necochean. Txapelketaren inaugurazioan hiriko alkate Arturo Rojas izan zen, eta antolatzaileak zoriondu zituen egindako lan bikainagatik. Era berean hitz egin zuen Joseba Bilbao jokalariaz. "Hiriko Legebiltzarrak seme kutuna izendatua du eta Urrezko Zubi Esekia saria irabazi zuen [2019ko abenduan eskuratu zioten]", "erreferente handia izateaz gain, benetan uste dut berari zor zaiola gaur egun pilota paleta izaten ari den hazkundea", baietsi zuen Rojasek.

Frontoia udal polikiroldegian

Bestalde, udal kiroldegian pilota paleta frontoi bat eraikitzeko proiektua berreskuratuko dute Necochean. Eusko Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburu hiria lehenengo aldiz bisitatzen ari zela, bilera bat egin da joan den astean Kirol Bulegoan, bertan parte harturik Rojas intendenteak eta Euzko Etxeko ordezkaritza batek, Kiti Zubillaga presidentea buru, Joseba Bilbao eta Juan Stafforte Pilota Azpibatzordeko kideekin, Álvarez Aranburu bera, Matías Sierra Turismo eta Garapen Produktiboko idazkaria eta Kirol zuzendari Guadalupe Hernandez. Bertan, intendenteak proiektua datorren urterako berriz martxan jartzea erabaki politikoa hartu duela berretsi da.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia