euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ezagutu nahi etxetik mugitu gabe Boiseko Euskal Museoa? Egin bira birtuala euskara, gaztelera, frantses edo ingelesez

2021/07/15

Animatu eta egiozu bisita zeure pantailatik Boiseko Euskal Museoko parte den Cyrus Jacobs Uberuaga Etxeari
Animatu eta egiozu bisita zeure pantailatik Boiseko Euskal Museoko parte den Cyrus Jacobs Uberuaga Etxeari

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Bai, doan eta zeure etxeko pantaila aurretik mugitu gabe egin dezakezu Boiseko Euskal Museoaren zati zaharrena den "Cyrus Jacobs Uberuaga Etxea" ezagutzeko bira birtuala. Geroago handitu eta zabaldu den Boiseko Euskal Museoa 1985ean hasi zen, Boiseko adriluzko egoiliar etxe zaharrena den honetan, 1864an eraikia, eta 1910etik aurrera eta 1969raino euskal emigranteentzako ostatu izan zena. Gogoan hartu Boise hiria 1863-64an sortu zela, eta Idaho bera 1890 arte ez zela bilakatuko AEBko estatu.

Bisita birtualak euskaraz, ingelesez, espainieraz eta frantsesez egin daitezke eta, Cyrus Jacobs Uberuaga House-z gain, Grove kalearen eta Basque Block-en zati bat erakusten dute --Cyrus Jacobs Uberuaga Etxearen inguru hurbila alegia-- baita ere Museoko parte den Anduiza euskal ostatu-ohiko pilota kantxa, eta etxearen euskal bolatokia, hori guztia etxe barnera sartu eta gelaz gela bisitatu aurretik.

-Boiseko Euskal Museoaren webgunea
-Dohaintza egiteko Boiseko Euskal Museoari

-Ikasle bazara, egin zaitez soldatagabeko bekadun
-Eskaini Museoko bolondres izateko



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia