euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herria protagonista izango da Espainiako Soria hiriko 2021eko Expoesía jaialdian abuztuaren 1etik 8ra

2021/07/16

Expoesia Soria hiri espainiarrean abuztuaren 1etik 8ra
Expoesia Soria hiri espainiarrean abuztuaren 1etik 8ra

PUBLIZITATEA

Soria, Espainia. Euskal Herria eta bere hizkuntza, poesia eta literatura protagonistak izango dira Soria hirian abuztuaren 1etik 8ra garatuko den Expoesía 2021 jaialdian, euskal kulturagile talde bat bertaratuko delarik Etxepare Euskal Institutua laguntzaile. Iazko Portugali txanda hartuz, 'Cercanías' atalak euskarazko zein gaztelaniazko euskal egileak jendaurretuko ditu, besteak beste Bernardo Atxaga, Kepa Murua, Karmelo Iribarren, Pello Salaburu edo Jon Kortazar-en lekukotasuna bertaratuz.

Ikuskizunen arloan, bertan izango dira baita ere Kukai (abuztuaren 1ean) eta Amaia Zubiria (abuztuaren 2an) eta proiektatuko dira, esaterako Obaba, Dantza filma eta monografiko bat eskainiko zaio Oscar Alegria iruindarraren obrari. Bertsolaritza eta bertsolariak ere partaide izango dira, aldibereko itzulpenez eta Isabel Azkarate argazkilari donostiarraren erakusketa bat ere bisitatu ahal izango dute gerturatzen direnek, azken hau abuztu osoan, 28ra arte.

Hamabost bat izango dira ekimen honen hamalaugarren ediziora Euskal Herritik hurreratuko diren autoreak eta Expoesiaren baitango Liburu Azokara bilduko diren hogei argitaletxeetatik hiru izango dira Euskal Herrikoak. Programa osoa ez sute oraindik erabat itxi eta argitaratu, baina egindakoan helaraziko dute.



Komentarioak

  • Emakumezko egileak

    Pena da euskal emakumezko egile gutxi izatea azokan, batez ere, oso onak direlako.

    Itsaso Erdozain (Iruñea), 2021/07/19 12:15

  • Emakumezko egileak

    Pena da euskal emakumezko egile gutxi izatea azokan, batez ere, oso onak direlako.

    Itsaso Erdozain (Iruñea), 2021/07/19 12:14

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia