euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordeak Euskal Diasporaren Artxiboa eta funtsak bisitatu zituen atzo Bilbon

2021/09/16

Legebiltzarkideen atzoko bisita Euskal Diasporaren Artxiboko instalazioetara
Legebiltzarkideen atzoko bisita Euskal Diasporaren Artxiboko instalazioetara

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordeko ordezkaritza bat, batzordeburu Jasone Agirre Garitaonaindia legebiltzarkidea buru, Euskadiko Artxibo Historikoaren baitan apurka urratsak eman eta hazten ari den Euskal Diasporaren Artxiboaren instalazioak bisitatu zituen atzo Bilbon. Harreragile izan zituzten Borja Aginagalde Artxiboko arduraduna, Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, eta materialaren katalogatze lanetan ari den Anabell V. Rodríguez Apreza teknikaria, azken honek euskal etxeetatik eta partikular eta instituzioetatik iristen zaizkien dohaintzek segitzen duten prozesua azaldu zietelarik.

Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirol Batzordeko ordezkaritzako kideek ibilbide gidatua jaso zuten Bilboko María Díaz de Haro kalean kokatzen den Euskadiko Artxibo Historikoaren eraikinean eta honen sotoan euskal emigrazioaren, euskal erbestearen eta euskaldunen eta euren elkarte eta instituzioen presentzia eta jarduera munduan dokumentatu eta gordetzeko gaitu den atalean. Jasotzen den materialaren katalogazioa hastapenean Mikel Gómez Gastiasoro historialariak egin ondoren, fuela hilabete batzuk Anabell V. Rodríguez Aprezak hartu zion behin-behineko ordea.

Gogora dezagun mundu osoan presentzia izan duen eta nazioartean lanean segitzen duen euskal komunitatearen memoriaren eta jardunaren inguruko dokumentazioa jasotzea duela xede Euskal Diasporaren Artxiboak, materialak bilduz eta egoki kontserbatuz, eta euskaldunen historia hobeto ikertu eta ezagutzeko lanetan bakiabide egokia izan dadin, familia eta ikertzaileentzat.

Izan ere, zeure etxean edo familian euskal emigrazioaren, euskal emigranteen edo euren Diasporako ibilbidearen lekuko izan daitekeen edozein paper, liburu, argazki, objektu handi edo txiki badaukazu eta iraungo duela eta merezi duen ,lekua eta garrantzia emango zaiola segurtatu nahi baduzu, Euskal Diasporaren Artxiboa izan daiteke horretarako lekurik aproposena. Lortu informazioa konpomisorik gabe euskaletxeak@euskadi.eus helbidera idatziz edo (+34) 945 018 127 zenbakira deituz.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia