euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak gazteak Kanpo Harremanetan trebatzeko lau beka eskaintzen ditu, bi Gasteizen, beste biak Bruselan

2021/09/23

Urriaren lehena da eskabideak aurkezteko azkeneko epea. Baldintzak betetzen dituzten Diasporako gazteak ere aurkez daitezke
Urriaren lehena da eskabideak aurkezteko azkeneko epea. Baldintzak betetzen dituzten Diasporako gazteak ere aurkez daitezke

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak gazteak trebatzeko lau beka eskaintzen ditu, horietarik bi Gasteizen aritzeko, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, eta beste bi Bruselan, Euskadiren Europar Batasunaren aurreko Ordezkaritzan. Urtebetekoak dira eta Gasteizkoen kasuan bakoitzak 16.000 euroko zuzkidura dauka eta Bruselakoan 24.000koa. Unibertsitate gradua behar da eduki eta gehienez 28 urte izan. Eskatzaileek deialdiaren aurretik Euskadiko Autonomia Erkidegoko egoiliarrak behar dute izan edo ofizialki onartutako euskal etxe bateko kide. Eskabideak aurkezteko epea urriaren 1ean bukatuko da.

Aurrekoa laburpen bat baino ez da. Deialdiko xehetasun guztiak hemen topatu ahal izango dituzu.

Informazio gehiago eskuratzeko hona jo dezakezu: Kanpoan den Euskal Komunitateen gaian Benan Oregirengana (+34 945 018 121) eta Europako Gaien kasuan Elena Iturraterengana (+34 945 017 843).

Zorte on!



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia