euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aberri Etxeko lagunek euskal mitologiako pertsonaiak antzeztuko dituzte presentzialki Viedman larunbat honetan

2021/09/23

Euskal mitologiako hainbat pertsonaia ezagutaraziko dituzte erakusketa berezi honetan.
Euskal mitologiako hainbat pertsonaia ezagutaraziko dituzte erakusketa berezi honetan.

PUBLIZITATEA

Viedma eta Carmen de Patagones, Argentina. Bere 25. urteurrena ari da betetzen aurten Viedma eta Patagoneseko Aberri Etxea Euskal Etxea eta hainbat jarduera antolatu ditu karia horretara, modu birtualean gehienbat, COVID-19k ezarritako neurriak zitzo errespetatuz. Aste honetatik aurrera, ordea, osasun neurri berriek aurrez aurreko jarduerak ahalbidetzen dituzte eta Aberri Etxeak atseginez iragartzen du larunbat honetan, irailaren 25ean, Euskal Mitologiari buruzko Erakustaldi bat eskainiko duela aire librean ibai ondoan, hiriko malekoian.

Historian doktore, Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kide eta elkarteko kultura erreferentea den Ruben Suarez-ek azaldu dio EuskalKultura.eus-i proiektua Rocio Basterra lehendakariaren ideia batetik sortu zela eta, berehala, atxikimendu bizia piztu zuela batzordekideen eta berehala hasi zirela bazkideak parte hartzera animatzen. Pertsonaia bakoitzaren itxura, jazkera eta istorioa prestatuta, euskal mitologia saioa datorren larunbatean, arratsaldeko 4:30etik 6:30era, estreinatuko dute Negro Ibaiaren ertzealdean.

Bazkideek antzeztuko dituzte besteak beste Mari jainkosa, Basajaun, Akerbeltz, Sorginak eta Lamiak.... Ruben Suarezek berak Tartalo antzeztuko du, eta Joxemiel Barandiaran antropologoak ere bere ordezkaria izango du Euskal Herriko elezahar eta mitoak ezagutzera emateko erakustaldi honetan, "Izena duena, bada" lelopean.

Urteurren programa berezia azaroan

Euskal Etxea 25. urteurreneko ospakizunak prestatzen ari da azarorako, eta litekeena da pertsonaia mitologikoak berriz herriratu eta bertan partaide izatea. Nolanahi ere, ez galdu galdu estreinaldia!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia