euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak Diasporari lotutako lanei eskainitako 2007 Andres Irujo Sariaren deialdia zabaldu du

2007/06/18

Andres Irujo Ollo Buenos Aireseko Ekin euskal argitaletxe garrantzitsuaren sortzaile izan zen
Andres Irujo Ollo Buenos Aireseko Ekin euskal argitaletxe garrantzitsuaren sortzaile izan zen

PUBLIZITATEA

Andres Irujo Sariaren 2007ko deialdia argitaratu du Euskal Autonomia Erkidegoko Buletin Ofizialak joan den ostiralean. Ohi bezala, euskal diasporari eta Euskal Herritik kanpoko euskal presentziari lotutako sormen eta ikerketa lanak aurkez daitezke. Lanak irailaren 4aren aurretik bidali beharko dira Eusko Jaurlaritzara, Lehendakaritza saileko Kanpo Harremanetarako Idazkaritzara hain zuzen (Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz, tel: 945-018127) edota, Jaurlaritzaren barne eta kanpo Ordezkaritzetara. Deialdiaren testu eta oinarriak interneten daude.
Euskal Herriko Agerikari Ofizialak joan den ostiralean eman du argitara Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren 2007ko maiatzaren 20ko ebazpena 2007 urteko 'Andres de Irujo' Sariaren deialdia eginez. Urtero antolatzen den Sari honek 'atzerriko euskal presentziari buruzko sortze edo ikerketa lanak' hartzen ditu aintzakotzat eta aukera eman nahi die euskal etxe eta gizataldeetako kideei euren historia eta lekukotasuna azaldu eta hedatzeko.

Saria, obra edo lan irabazlea argitaratzea edo zabaltzea izango da. Obra hautagaiak Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian aurkeztuko dira (Nafarroa kalea 2, 01007 Vitoria-Gasteiz, telefonoa 945 01 81 27) 2007. urteko «Andrés de Irujo» Sarirako dela argi adieraziz. Sarira aurkezten diren kandidatura bakoitzarekin batera lana egin duenaren berariazko baimena aurkeztu beharko da gutunazal itxi batean; horretarako, ebazpenarekin batera doan eskabide orria betez.

Deialdian xeheki adierazten diren bideak erabili ahal izango dira partaidetza gauzatzeko. Parte hartzaileek hala nahi izanez gero, Eusko Jaurlaritzak Euskal Herritik kanpo zabalik dauzkan Euskadiko Ordezkaritzetan ere aurkeztu ahal izango dira originalok (ikus lotura interesgarriak).


Lotura interesgarriak

Aurtengo edizioko deialdia eta Sariaren ezaugarri orokorrak
Jaurlaritzako Lehendakaritzaren webgunean (pdf)

Alberto Irigoyen eta Xabier Irujo, iazko edizioko garaile
EuskalKultura.com-en argitara emana 2006ko azaroaren 14an

Rubila Andrea Araya txiletarrak eskuratu zuen Saria 2005ean
EuskalKultura.com-en argitara emana 2006ko urtarrilaren 24an

Claude Mehats historialari lapurtarrak 2004ean
EuskalKultura.com-en argitara emana 2004ko urriaren 20an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia