euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusketxek "Euskal Mitologia Iruditeria" Tailer batera gonbidatzen du Buenos Airesen, martxoaren 21an hasiz

2019/03/06

Mitologiari buruzko Irakurmen tailerra Eusketxen
Mitologiari buruzko Irakurmen tailerra Eusketxen

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. "Elkarrekin egiten den irakurketak irakurtzen den testuen munduaren eta bestelako mundu eta bizipenak hurbiltzen dituelakoan", Euskal Mitologiari buruzko Irakurmen tailerra eskainiko du argentinar hiriburuan bertako Eusko Kultur Etxeak Luis María Etcheverry adituaren eskutik. Ordu eta erdiko zortzi klase izango dira, eta mitologiaren inguruko hainbat gai landuko dituzte ikasleek. Lehenengo lau elkarretaratzeen ordutegia jakinarazi berria du Eusketxek: martxoaren 21ean eta 28an eta apirilaren 4an eta 11an izango dira, iluntzeko 7etatik 8:30etara, beti ere Eusketxeren egoitzan, esan nahi baita Mexico kaleko 1880. zenbakian.

Tailerrerako behar den materiala antolatzaileek eskuratuko diete parte-hartzaileei; ikastaroko lehenengo lau klaseen prezioa $400 izango dira. Parte-hartzaileen artean Ekin argitaletxeak argitaratutako Luis Maria Etcheverry bera egile duen “Oro Velado. Vivencias mitológicas vascas” liburuaren bi ale zozketatuko dira.

Interesatuek eusketxe@gmail.com helbidera idatz dezakete martxoaren 10a baino lehen, izena garaiz eman eta materiala eskuratu ahal izateko. Emailean norberaren izen-abizenak eta telefono zenbaki adierazi beharko dira. Programaren edukiak kontsultatzeko, erakundearen bloga (eusketxe.blogspot.com) bisita daiteke.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia