euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesko Ekin Kultur Taldeak larunbatean emango dio hasiera ofiziala 2019ko ekintzen programari

2019/03/06

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Hamar urte baino gehiago bete ditu Buenos Aireseko Ekin Kultur Taldea proiektuak eta Aitor Alava arduradunaren esanetan “hamarkada luze honek oinarri sendoak ematen dizkigu etorkizunari begiratu ahal izateko”. 2019 ikasturte berriari so, eta nahiz eta ‘kide historioek’ asteak daramatzaten enseatzen, deialdi berezi bat egin du erakundeak ikasturtearen hasieran lagun berriak talderatzeko.

Ekin Kultur Taldeak leku berezia ematen die bere jardunean Euskal Herriko dantzei; hala ere, euskal kulturaren garrantzi handiko beste lau zutabe ere hartzen ditu kontuan, hala nola ohiturei, euskarari, mitologiari eta sukaldaritzari. Ekin Kultur Taldearen topaketak ‘La Fabrica’ kulturgunean izaten dira, larunbatero, arratsaldeko 3etan.

Lagun berriei begirako lehenengo bilera, datoreen larunbatean, martxoaren 9an izango da. ‘La Fabrica’ Acevedo kaleko 768. zenbakian dago. Informazio gehiago ekinkulturtaldea@gmail.com helbidera idatziz edo EKIN Kultur Talde-ra joz



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia