euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Firefox 3 nabigatzailearen euskarazko bertsioa doan dago sarean; eguneko deskarga kopuruan errekorra lortu dute

2008/07/20

Firefox 3-ren euskarazko bertsioa
Firefox 3-ren euskarazko bertsioa

PUBLIZITATEA

Mozilla Fundazioak Firefox 3 doaneko nabigatzaile ofiziala merkaturatu zuen iragan ekainaren 17an. Interneteko tresna berriak euskarazko bertsioa ere badakar eta sortzaileek munduko Guinness errekorra lortzeko asmoarekin sareratu zuten, egun bakarreko software deskarga gehien lortu nahi zutelarik. Arduradunen webgunean aipatzen denez, marka berria finkatu dute, 24 ordutan mundu osoan zehar zortzi milioi deskarga baino gehiago lortu ostean. Momentu honetako kopurua 31.715.000 ingurukoa da orora eta Estatu Batuetan deskargatu dira programa gehien. Espainiar estatuan (Hego Euskal Herria barne) 915.000 deskarga egon dira. Frantzian (Iparraldea barne), berriz, 1.100.000 ingurukoa da kopurua.

Donostia, Gipuzkoa. Firefox 3 nabigatzailearen euskarazko bertsio ofiziala interneten dago jada eta mundu osoko erabiltzaileek erabat doan deskargatu dezakete. 15.000 hobekuntza baino gehiago ditu interneteko tresnaren azken bertsio honek, hala nola, helbide-barra adimentsua, klik bakarreko laster-markak eta errendimendu zeharo arina.

Bertsio berriak aldaketa nabariak ditu. Programa instalatzerakoan erabiltzailearen hobespenak eta pasahitz gordailuak Firefox 2-tik eguneratu egingo dira. Dena den, alderantzizko bidea egitea ezinezkoa dela baieztatzen dute sortzaileek: behin hobespen eta klabe jakin batzuk Firefox 3-n gordez gero, ezingo dira Firefox 2-ra pasa.

Bestalde, Mozilla Fundazioak, nabigatzailearen bertsio berria sareratzearekin batera, munduko Guinness errekorra lortu nahi zuen egun bakarrean gertaturiko software deskarga gehien lortu nahi zuelarik. Ekainaren 17ko 18:16 UTC-tik (Denbora Unibertsal Korrdinatua) ekainaren 18ko 18:16 UTC-ra bitartean 8.002.530 pertsonek deskargatu zuten Firefox 3. Guinness-eko arduradunek ekimenari buruzko azterketak egin ondoren eta nabigatzailearen sortzaileek beren webgunean baieztatzen dutenez, errekor berria finkatu dute. Oraingo deskarga kopurua 31.715.000 ingurukoa da. Datu guztiak hemen ikus daitezke, lurraldez lurralde.


Lotura interesgarriak

Firefox 3-ren euskarazko bertsioa
www.mozilla-europe.org/eu/firefox

Nabigatzailearen deskarga kopurua ikusteko webgunea
www.spreadfirefox.com/en-US/worldrecord



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia