euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara Sustatzeko eta Hedatzeko Zuzendari lanpostua bete nahi du Etxepare Euskal Institutuak: epea, azaroaren 28a

2022/11/25

Euskara Sustatu eta Hedatzeko Zuzendari postua betetzeko deialdia egin du Etxepare Euskal Institutuak
Euskara Sustatu eta Hedatzeko Zuzendari postua betetzeko deialdia egin du Etxepare Euskal Institutuak

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Euskara Sustatzeko eta Hedatzeko Zuzendari lanpostua betetzeko bidea hasia du Etxepare Euskal Institutuak; hautagaitzak aurkezteko epea, datorren astelehena, azaroaren 28a da. Lanpostuak zeregin zabal eta arduratsuak dauzka eta besteak beste ardurapean dauzka Etxepareren munduko irakurletza eta katedrak, euskararen presentzia eta irakaskuntza sustatzea Euskal Etxeetan, euskara bultzatzea nazioartean, helburu horiekin lankidetza eta komunikazioa areagotzea bateko eta besteko erakunde eta instituzioekin...

Hautagaiei eskatzen zaie unibertsitate-titulua, doktoretzak eta graduondoak bereziki balioetsiz; euskara zinez menperatzea eta ingeles eta gaztelania maila altua, frantsesaren ezagutza kontuan hartuko dela; esperientzia euskara eta euskal kultura hedatzeko kudeaketa programetan eta eskarmentua goi mailako eremu akademikoan, bereziki balioetsiz esparru horretako zuzendaritza-esperientzia, pertsonen kudeaketa eta lidergoa.

Berehala lanean hasteko da, lan-talde profesional eta dinamiko baten parte eta aurkeztutako balio profesionalari dagokion ordain-sariarekin.

-Xehetasunak eta hautagaitza aurkezteko, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia