euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKulturak bere ingelesezko buletina eten egin du eta geroari buruzko gogoeta bati ekingo dio

2021/10/04

EuskalKultura webgunearen albisteen saila joan den astean, ingelesez berritu den azkenetakoa
EuskalKultura webgunearen albisteen saila joan den astean, ingelesez berritu den azkenetakoa

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. EuskalKulturak bere ingelesezko buletina eteteko erabaki zaila hartu du, ezinbestean. Joan den asteko buletina, beraz, azkena izango da oraingoz hizkuntza honetan. Militantismoa eta konpromiso irmoa euskal kultura eta diasporarekin izan dira bere hastapenetik EuskalKultura proiektuak ikur izan dituen ezaugarriak, alderdi ekonomikoei erabateko lehentasuna eman gabe (bestela, seguruenik ez genukeen EuskalKultura proiektua bera hasi ere egingo). Urteak eta gero ikusita, akats larria, ez baitugu sekula atzean izan gure proiektuarekin konprometitutako erakunde edo babeslerik kultura ekimenetan ohikoak diren defizitak arintzen. Eta instituzioetatik datozkigun laguntzak, eskergarriak izan arren, ez dute gure jarraipena bermatzen.

Aspaldi edo betidanik ate joka ari zitzaigun unea eta gaia lehertu dira. Eta luze arrastaka ibili ostean, motxila arindu beharrean gaude.

Aurten 20 urte bete ditugu interneten. Eta denbora gehiegi daramagu arrastaka.

Urtea bukatu arte arte, beraz, gogoeta prozesu erabakiorra izango dugu geroari buruz, proiektua bera eta bere sostengu ekonomikoa hausnargai.

Informazio gehiago jakin nahi baduzu, irakurle, edo zeure ideia, iritzi, komentario edo ekarpenik helarazi, idatzi info@euskalkultura.eus-era.

Eskerrik asko.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia