euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com zozketa: gaur duzu azken eguna DVD eta liburu ederrak opari etxeratu ahal izateko

2014/03/28

EuskalKultura.com-en martxoko zozketako sariak: Mattin Etchamendyren 'Urruneko mendebalean artzain', Pedro Oiarzabalen 'Gardeners of identity', askoren arteko 'Vascos en Buenos Aires'; eta Egoitz Rodriguez Olearen 'Zerutik sua dator' DVD-dokumentala
EuskalKultura.com-en martxoko zozketako sariak: Mattin Etchamendyren 'Urruneko mendebalean artzain', Pedro Oiarzabalen 'Gardeners of identity', askoren arteko 'Vascos en Buenos Aires'; eta Egoitz Rodriguez Olearen 'Zerutik sua dator' DVD-dokumentala

PUBLIZITATEA

Gaur duzu azken eguna EuskalKultura.com-en martxoko zozketan parte hartu ahal izateko. Hona zozketagai ditugun sari ederrak, hiru liburu eta DVD bat: euskaraz, Diasporaren eta euskal emigrazioaren lekukotasun zuzena ematen duen 'Urruneko mendebalean artzain', Mattin Etchamendyren liburua; ingelesez, Pedro Oiarzabalen 'Gardeners of identity', San Frantziskoko euskal komunitateaz; gaztelaniaz, 'Vascos en Buenos Aires' liburua, hiriburu horretako Udalak bertako euskaldunez argitaratua; eta DVD bat, 'Zerutik sua dator', 1937an Bizkaiko zenbait herriren bonbardaketen lekuko izan zirenen hitzarekin.

Donostia-San Sebastian. Orain arte egin ez baduzu, ez denborarik galdu eta parte hartu EuskalKultura.com-en martxoko zozketa tentagarrian. Sariak ederrak dira eta parte hartzeko aski da email bat bidaltzea info@euskalkultura.com helbidera, titulu edo gai gisa 'Zozketarako' ipiniz eta testuan idatziz parte hartzailearen izen-deiturak, posta arruntaren helbidea (saria egokitzekotan bertara igortzeko) eta kontaktu telefono bat, eta adieraziz baita ere zozketatzen diren lau sarietatik zein hobesten den. 

Sariak (bat hautatu behar da) honakoak dira, hiru liburu eta DVD bat:

  • 'Urruneko mendebalean artzain', Mattin Etchamendy egile. Idazleak bere bizitzaren istorioa kontatzen du, Nafarroa Behereko Ezterenzubin jaio eta Estatu Batu mendebalera artzain joan eta bizimodua bertan euskal-amerikar gisa garatu arte. Baturantzako baxenabarreraz idatzirik, liburu freskoa da, gure Diasporetako baten berri ematen duena; EuskalKultura.com-eko zuzendari Joseba Etxarriren hitzaurrea dauka liburuak.
  • 'Gardeners of Identity, Basques in the San Francisco Bay Area', Pedro J. Oiarzabal egile. Ingelesez. Nevada-Renoko Unibertsitateak argitaratutako Pedro Oiarzabal historialari eta ikertzailearen liburu honek San Frantziskoko euskaldunen eta bertako euskal bizimodu eta elkarteen berri ematen digu. Errealitate horretara inguratu nahi dutenek irakurri beharreko liburua.
  • 'Vascos en Buenos Aires', askoren artean idatzitakoa. Buenos Airesen hiriburu argentinarreko Udalak argitara emana, ez zuzenean euskaldunentzat, gainerako heritarrentzat baizik, azalduz zer diren euskaldunak, non den euren herria eta zer nolako presentzia eta eragina izan duten Buenos Aires hiriaren historia eta garapenean.
  • 'Zerutik sua dator' dokumentala, DVDan, Egoitz Rodriguez Olea egile. Gernikako Bonbardaketaren eta garai hartan Bizkaiko beste hainbat herriren bonbardaketen lekuko izan ziren berrogeita hamar pertsonaren berba biltzen duen dokumentala da. Euskal Herriko historiaren orri lazgarri bat lekuko eta pairatzaile izan zirenen ezpainetatik batua. Egokia norberaren etxean ikusteko edota euskal etxeetan eta kultura etxeetan.

ZOZKETAN PARTE HARTZEKO

Aski da gaur ostirala, martxoaren 28ko gauerdia baino lehen (24:00ak, europar kontinenteko orduan) emaila helaraztea info@euskalkultura.com helbidera, izenburu edo gai gisa "Zozketarako" ipinita.

Testuan honako informazioa baitaratuz:

-Parte hartzailearen izen-deiturak
-Posta helbide arrunta (kalea, herria, herrialdea)
-Kontaktatzeko telefonoa (dagozkion aurrezenbakiekin)
-Zozketatzen diren lau sarietako zein lortu nahi duzun: 1-Urruneko mendebalean artzain, 2-Gardeners of identity, 3-Vascos en Buenos Aires, 4-Zerutik sua dator

OHARRA: posta helbide bakoitzetik partaidetza bakarra onatuko da

Zorte On!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia