euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com laguntzaile baten bila dabil Argentinan; datozen egunotan dira hautaketa frogak Buenos Airesen

2007/03/07

EuskalKultura.com-ek Donostiako Bidebieta auzoko bere erredakzioan hartutako bisita baten argazkia
EuskalKultura.com-ek Donostiako Bidebieta auzoko bere erredakzioan hartutako bisita baten argazkia

PUBLIZITATEA

EuskalKultura.com eta BasqueHeritage.com kolaboratzaile finko baten beharrean daude Argentinan, orain arte bestela eramaten diren zenbait gairen ardura hartu eta euskal Diaspora eta kultura ukitzen dituen ekimen hau aurrera daraman taldean integra dadin. Ez da sobera gauza eskatzen baina bai taxuz lan egitea, Argentinako euskal mundua ezagutzea, modu egokian idaztea gaztelaniaz eta ahal eta egokien euskaraz, kazetari sen pixkat izatea eta lan egiteko gogoa eta ilusioa. Interesatuak, artikulu honetan apur bat aurrerago ematen den e-mail helbidera idatz dezakete.
Esku artean duzun EuskalKultura.com edo BasqueHeritage izen bikoitza daraman ekimen hau partaide edo kolaboratzaile argentinar baten bila dabil, zenbait aldaketa egin nahi baititu Argentinan eskaintzen duen zerbitzuan eta sendotu ere sendotu nahi baitu Argentinako bere bulegoa. Hauxe da eskatzen dena:

-Ongi eta akatsik gabe erredaktatzea gaztelaniaz
-Ahalik eta ongien erredaktatzea euskaraz
-eskarmentua medio idatzietan eta ikasteko gogoa
-Kultura orokor maila ona izatea
-Euskal eta euskal-argentinar kulturaren ezagutza

Kontutan hartuko dira:

-HTML lengoaia eta erreminta elektronikoen ezagutza
-Konexio maila Argentinako euskal munduarekin
-Ekimena eta talde lanean aritzeko gaitasuna
-Ingelesarekin moldatzea

Eskaintzen da:

-Talde dinamiko batean integratzea
-Ekimena gauzatzeko aukera
-Lan polita, euskal komunitateekin harremanetan
-Soldata duina, adosteke

Interesa dutenek info@euskalkultura.com helbidera idatz dezakete eta kurrikulum ahalik eta osatuena bidali. Solasak eta frogak datorren astean egingo dira Buenos Airesen.


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia