euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-en 2014/03 zozketa: 237 partaide, sariak EHra, Argentina, AEB eta Alemaniara

2014/04/01

EuskalKultura.com-en martxoko zozketako sariak: Mattin Etchamendyren 'Urruneko mendebalean artzain', Pedro Oiarzabalen 'Gardeners of identity', askoren arteko 'Vascos en Buenos Aires'; eta Egoitz Rodriguez Olearen 'Zerutik sua dator' DVD-dokumentala
EuskalKultura.com-en martxoko zozketako sariak: Mattin Etchamendyren 'Urruneko mendebalean artzain', Pedro Oiarzabalen 'Gardeners of identity', askoren arteko 'Vascos en Buenos Aires'; eta Egoitz Rodriguez Olearen 'Zerutik sua dator' DVD-dokumentala

PUBLIZITATEA

Hamaika herrialdetako 237 pertsonak hartu dute parte 2014ko martxoan EuskalKultura.com-ek antolatutako euskal kultur produktu zozketan. Kasu honetan sariak hiru liburu, euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz hurrenez hurren --'Urruneko mendebalean artzain', 'Gardeners of Identity, Basques in the San Francisco Bay Area' eta 'Vascos en Buenos Aires'-- eta dokumental bat DVDn, 'Zerutik sua dator', izan dira. Datozen lerroetan ematen ditugu xehetasunak, baina aurrera dezagun lau sariok Euskal Herrira, Argentinara, Alemaniara eta Estatu Batuetara abiatuko direla.

Donostia-San Sebastin. Zozketarako, oro har, 237 pertsonak eman dute izena, 11 herrialdetatik: Euskal Herriaz gain, Argentina, Txile, Peru, Kanada, Kolonbia, Alemania, Uruguai, Italia, Estatu Batuak eta Espainiatik.

Horietarik, hemezortzik (18) akatsez idatzi dute, emailean daturen bat falta zitzaielako, zein sariren zozketan parte hartu nahi zuten adierazi ez dutelako edo besterik gabe epez kanpo bidali dutelako emaila. Sariaren arabera (hautatu beharra zegoen, ezin zen bat baino gehiagotan parte hartu),  'Urruneko mendebalean artzain' liburuaren zozketak 28 partaide bildu ditu; 'Gardeners of Identity, Basques in the San Francisco Bay Area' liburuarenak, 24; 'Vascos en Buenos Aires' liburuarenak, 59; eta 'Zerutik sua dator' DVDak,108.

SARITUAK:

1) 'Urruneko mendebalean artzain' (ale bat):
-Xabier Unzueta Etxabarrirentzat, Iruñekoa
2) 'Gardeners of Identity' (ale bat):
-Victoria Banales Atxirikarentzat, Boise, Idaho, AEBetakoa
3) 'Vascos en Buenos Aires' (ale bat)
-Cristina Hauscarriague Barrandeguyrentzat, Ramos Mejía, Buenos Aires probintzia argentinarrekoa
4) 'Zerutik sua dator' dokumentala DVDn (hiru ale), honakoentzat:
-Anastasia Benninghaus Etxegarai, Usingen, Alemania
-María José Guinea, Bariloche, Río Negro probintzia, Argentina
-Mireya Raquel Alcain, Paraná, Entre Ríos probintzia, Argentina

Orotara leku hauetatik jaso ditugu partaidetzak:

ARGENTINA: Buenos Aires Hiri Autonomoa, Buenos Aires probintzia (Saladillo, Paraná, Bahía Blanca, Carhué, Arrecifes, Suipacha, Mar del Plata, San Fernando, General Rodríguez, Ezeiza, La Plata, Ayacucho, Banfield, Pehuajó, Las Flores, Luján, Chacabuco, Chivilcoy, Lomas de Zamora, San Miguel, Pergamino, Necochea, Tres Arroyos, Coronel Pringles, Trenque Lauquen, Azul, Tandil, Pilar, General Villegas, Bolívar, General Las Heras, Ramos Mejía, Cañuelas, San Nicolás, Junín, 9 de Julio, Maipú), Entre Ríos (Paraná, Concepción, Concordia), Santa Fe (Rosario, Santa Fe), Río Negro (Viedma, San Carlos de Bariloche), Mendoza (Mendoza), La Pampa (Santa Rosa), Córdoba (Córdoba, Río Cuarto), Chubut (Puerto Madryn, El Hoyo) eta Tucumán (San Miguel de Tucumán)

EUSKAL HERRIA: Donostia-San Sebastian, Vitoria-Gasteiz, Iruñea-Pamplona, Gernika, Durango, Barakaldo, Bilbao, Zamudio, Basauri, Sarriguren-Eguesibar, Hendaia, Zarautz, Lazkao, Hondarribia, Lesaka

ESTATU BATUAK: Maryland (Baltimore), Idaho (Boise), Nevada (Reno, Ely, Elko), Kalifornia (Chino Hills, San Frantzisko, Bakersfield, Los Banos, Los Angeles, Ontario), New York (New York), Florida (Miami), Utah (Salt Lake City)

TXILE. Santiago, Las Condes, Ciudad San Antonio

PERU. Lima

KANADA. Wlilliams Lake, Vancouver, Montreal

KOLONBIA. Bogotá, Medellín

ESPAINIA. Madril, Portocolom, Valladolid, Murtzia

ALEMANIA. Berlin, Frankfurt, Usingen

URUGUAI. Montevideo, Flores, Salto

ITALIA. Erroma, Reggio-Calabria

Irabazle gertatu ez zarenetak, adi egon, hurrengo zozketa, sari politekin, berehala iragarriko baitugu.

Gogoan hartu honako honetan zozketatzen genituen sariak hauek zirela:

  • Urruneko mendebalean artzain, Mattin Etchamendy egile. Idazleak bere bizitzaren istorioa kontatzen du, Nafarroa Behereko Ezterenzubin jaio eta Estatu Batu mendebalera artzain joan eta bizimodua bertan euskal-amerikar gisa garatu arte. Baturantzako baxenabarreraz idatzirik, liburu freskoa da, gure Diasporetako baten berri ematen duena; EuskalKultura.com-eko zuzendari Joseba Etxarriren hitzaurrea dauka liburuak.
  • Gardeners of Identity, Basques in the San Francisco Bay Area, Pedro J. Oiarzabal egile. Ingelesez. Nevada-Renoko Unibertsitateak argitaratutako Pedro Oiarzabal historialari eta ikertzailearen liburu honek San Frantziskoko euskaldunen eta bertako euskal bizimodu eta elkarteen berri ematen digu. Errealitate horretara inguratu nahi dutenek irakurri beharreko liburua.
  • Vascos en Buenos Aires, askoren artean idatzitakoa. Buenos Airesen hiriburu argentinarreko Udalak argitara emana, ez zuzenean euskaldunentzat, gainerako heritarrentzat baizik, azalduz zer diren euskaldunak, non den euren herria eta zer nolako presentzia eta eragina izan duten Buenos Aires hiriaren historia eta garapenean.
  • Zerutik sua dator dokumentala, DVDan, Egoitz Rodriguez Olea egile. Gernikako Bonbardaketaren eta garai hartan Bizkaiko beste hainbat herriren bonbardaketen lekuko izan ziren berrogeita hamar pertsonaren berba biltzen duen dokumentala da. Euskal Herriko historiaren orri lazgarri bat lekuko eta pairatzaile izan zirenen ezpainetatik batua. Egokia norberaren etxean ikusteko edota euskal etxeetan eta kultura etxeetan.


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia