euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalEtxeak.net atariak 3.724 argazki berri gehitu dizkio bere Artxibo Digitalari

2014/11/05

EuskalEtxeak.net atariaren Artxibo Digitaleko argazki batzuk
EuskalEtxeak.net atariaren Artxibo Digitaleko argazki batzuk

PUBLIZITATEA

Diasporako euskal gizataldeek sortutako ataria da EuskalEtxeak.net, eta bertan munduko euskaldunek bidalitako argazki artxibo mardula dago ikusgai. Berriki, artxibo horri beste ia 4.000 argazki gehitu dizkiola jakinarazi du webguneak. Bilduma honetan milaka argazki biltzen dira eta euskal etxeek jarduerak, eguneroko bizitza, bazkideak... ikus daitezke bertan. Artxiobo honetan murgildu eta Diasporako euskaldunen munduan ikusmiratzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Vitoria-Gasteiz. EuskalEtxeak.net atariak jakinarazi duenez, 3.724 argazki berri ikusgai dira bere Artxibo Digitalean. Artxibo mardula da hau, aurretik beste 22.055 argazki zituelako. Horiei guztiei, gainera, Urazandi Digital bildumako 22.178 argazkiak gehitu behar zaizkie.

Munduko euskal elkarteek bidalitako argazkiak dira gehienak, euren ekitaldi eta jardueren berri emateko helburuarekin. Bilduma, esan bezala, oso zabala da, baina bertan nabitzeko hainbat aukera ematen ditu atariak: bildumaka, kategoriaka; herrialde, hiri edo euskal etxearen arabera, edota erabiltzailearen arabera.

Irudi berriak eta aurreko artxiboko argazkiak ikusi nahi badituzu, jo hona.

EuskalEtxeak.net gonbitea luzatzen die munduko euskal etxeei eta Diasporako euskaldunei euren argazkiak artxibo honetara bidal ditzaten. Horretarako, nahikoa da irudiak e-mailez info@euskaletxeak.net helbidera bidaltzea edo EuskalEtxeak.net-en Facebook orrian partekatzea.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia