euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal zinema gaur Coronel Pringlesko Euskal Etxean, eta gonbitea dantza, euskara, kantu eta sukalde hitzorduetara

2019/06/19

Eusko Biltzar-eko sukaldari txikiak elkartearek larunbatero eskaintzen duen sukaldaritza tailerrean
Eusko Biltzar-eko sukaldari txikiak elkartearek larunbatero eskaintzen duen sukaldaritza tailerrean

PUBLIZITATEA

Coronel Pringles, Argentina. Gaur iluntzeko 7:30etan, Montxo Armendariz Tasio filma proiektatuko du Coronel Pringleseko Eusko Biltzar-ek bere egoitzan. Pelikula bukatuta, kantina zerbitzua irekiko du, pintxo eta edariak erosgai, presarik gabe, bihar Bandera Argentinarraren jai-eguna baita herrialde osoan. Hitzordu honetara gonbidatzearekin batera, Euskal Etxeak urteko lehenengo zatiaren oso balantze ona egin du, "oso hilabete aktiboak izan dira" baitetsiz. Urtero bezala, euskara eta dantza klaseak eskaintzen ditu, eta Eusko Alai korua ere astero biltzen du euskaraz abesteko.


[Eusko Biltzar-eko Zaharrak Taldea buru belarri enseatzen]

Nobedadeen artean, txikientzako sukaldaritza tailerra ari da eskaintzen euskal etxea. Larunbatero ematen da eta hamar bat ikasle biltzen ditu, plater gozo zein gaziak prestatzen.

Datorren uztailaren 9rako beste ekintza bat ari da prestatzen Euskal Etxea, Eusko Alai abesbatza hain zuzen. Argentinako Independentziaren Eguna eta Sanferminak ospatzeko ‘Txokolatealdi’ bat antolatuko dute.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia