euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Euskadi Basque Country laguna' sortu dute, atzerrian euskal irudia proiektatzen laguntzen dutenak saritzeko

2019/06/18

'Euskadi Basque Country Laguna'ren adierazgarri den intsignia
'Euskadi Basque Country Laguna'ren adierazgarri den intsignia

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak Euskadi Basque Country Laguna bereizgarriarekin aitortuko ditu Euskadiren irudia atzerrian sustatzen laguntzen duten pertsonak. Aitorpena gaurko Gobernu Bileran onartu da, eta aitorpen hori emateko prozedura ere baimendu da. Erakunde-aitorpena Euskadi Basque Country irudia atzerrian sortzen eta/edo indartzen laguntzeagatik bereizten direnei emango zaie, eta pertsona fisikoak nahiz juridikoak, publikoak nahiz pribatuak izan daitezke, adierazi dute exekutibotik.

Aitorpen berria Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak emango du, eta zirkulu-forma eta urre koloreko hondoa dituen intsignia bat izango da, ikurrinaren logoa izango du hiru altueratan, goi eta behe erliebean, eta erliebe gainekoa zilar kolorekoa izango du. Atzeko aldean «Euskadi Basque Country Laguna» eta bereizgarria ematen den eguneko data jarriko ditu.

Eusko Jaurlaritzaren ustez ezinbestekoa da atzerriko euskal erkidegoarekin eta euskaldun izatearekin nolabaiteko kidetasuna sentitzen duten pertsonekin harremanak eta loturak estutzea, Euskadik nazioartean duen lekua sendotzeko oinarrizko aktiboa diren aldetik.  Horren guztiaren helburua da euskal gizarteak partekatzen dituen baloreak, hala nola, ahaleginaren-kultura, konpromisoa, gehiago izateko gaitasuna, emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuna edo justizia soziala, Euskadiren irudiarekin lotzea eta Euskadiren aurkezpen-txartela izatea nazioartean, azaldu dute.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia