euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Zine Ibiltaria abian da berriro, indarberrituta eta izenburu berriekin, Carlos Gabilondoren ahaleginari esker

2019/07/19

Carlos Gabilondoko 2017ko Donostiako Zinemaldian
Carlos Gabilondoko 2017ko Donostiako Zinemaldian

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Ia bi urteko parentesiaren ondoren, berriro ere jarri da martxan, Argentinako euskal diasporan euskal zineari euskal etxeetan zein oro har kultur gunetan garrantzi handiko lekua eman dion proiektua. Euskal Zine Ibiltaria proiektuaren sortzaile eta arduraduna den Carlos Gabilondok EuskalKultura.com-i adierazio dionez, urte amaiera arteko egitaraua oso azkar ari da osatzen, euskal etxeek bidalitako gonbiteei esker. Etapa berri honetako lehenengo geldialdia bihar izango da, San Miguelen, bertako Askatasunaren Bidea Elkartearekin batera antolatuta, eta eskainiko den filma, Borja Cobeagaren Pagafantas (Ikusi hemen). Hilabetean behin joango da Gabilondo San Miguelera, urte amaiera arte.

Bestelako bisitak ere egingo ditu Gabilondol programazio hasi berrian: abuztuaren 22an, osteguna, Jose C. Pazeko Unibertsitatean hitzaldia eskainiko d euskal zinea eta genero perspektibaz; ekintaldiak Jose C. Pazeko Toki Eder Euskal Etxearen babesa izango du. Abuztuaren 23an, berriz, Patxo Telleriaren Igelak aurkeztuko du Buenos Airesko Euskaltzaleak-en. Horrez gain, Chivilcoy, La Plata, Trenque Lauquen eta Chacabucoko euskal etxeetan ere ari da harremanetan, ahalik eta lasterren berrekiteko zikloei.

Kolaborazioak eta berriak etapa berri honetan

Datozen hilabetetan beste betebehar batzuk ere izango ditu Zine Ibiltariaren arduradunak. Alde batetik, Neuquengo Comahueko Euskal Etxeak egiten duen Entre Vascos irratsaioan zutabe bat dauka Gabilondok, asteazkenero. Bestetik, La Platako bai Raices Vascas irratsaioan bai Euzko Etxeko Eguzkia aldizkarian ere kolaborazioak egingo ditu.

Gabilondoren esanetan, “Bueltatzeak asko hunkitzen nau. Eta berritasun batzuekinizan arren, –besteak beste zikloan genero perspektiba kontuan izatea eta 'kinki' delako zineari lekua ematea– Zine Ibiltariaren funtsa betikoa izango da: film llabur bat eta luze bat proiektatuko ditugu, sarrera doan eta, euskal etxe eta kultur guneentzat, musutruk”.

-Gabilondorekin kontaktatzeko, idatzi jubilondo@gmail.com helbidera



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia