euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Euskal Sukaldaritza Jaialdia" aste honetan Bogotán, Felipe Arizabaleta eta Josu Salvatierra sukaldariekin

2018/01/24

PUBLIZITATEA

Kolonbiako gastronomiazaleek eta euskal sukaldaritza maite dutenek aukera berri bat izango dute Bogotán aste honetan, urtarrilaren 24tik 27ra "Euskal Sukaldaritza Jaialdia" (sic, honela, euskaraz) delako elkarretaratzea antolau baitu hiriko Bruto jatetxean, bertako sukaldari eta buru den Felipe Arizabaleta sukaldari kolonbiarrak eta honek Europatik gonbidatu duen Josu Salvatierra euskal sukaldariak.

Bogotá, Kolonbia. Bogotan jaiotako Felipe Arizabaletak jauzia eman zuen 2002an Europara, Euskal Herrian sukaldaritza ikasi eta bertako zenbait jatetxetan trebatzeko, tartean Arzaken, esaterako, edota Iñigo Lavadoren jatetxe irundarrean. Europan zenbait urte eman ondoren, eta bertan krisia lehertzen ari zela Kolonbiara itzultzea erabaki zuen 2009an eta handik gutxira zabaldu zuen bere lehenengo jatetxea Bogotan, El Bandido (2011) eta groago, bazkide batzuekin, Bruto. Izan ere azken honek duela gutxi bost urte bete dituela-eta erabaki du Arizabaletak bere lehenengo "Euskal Sukaldaritza Jaialdia" antolatzea, eta horretarako lagun izan du Euskal Herritik ekarrarazi duen Josu Salvatierra sukaldaria. Euskal sukaldaritzaren defendatzaile eta filosofia horren aplikatzaile da chef kolonbiarra eta bere bidea sortu nahian dabil azken urteotan Bogotan, eta horretan urrats edo pauso bat da hiriburuko zaleei eskaintzen dien aukera berri hau.


Felipe Arizabaleta sukaldari kolonbiarra (arg. Emilia Castellanos-El espectador)

"Euskal Sukaldaritza Jaialdi" honetarako propio ekarri du Europetik Josu Salvatierra eta aste honetan asteazkenetik larunbatera bitartean menu berezi bat prestatu dute dute bi sukaldariek, euskal sukaldaritzaren filosofiarekin, bertako emaitza bat emateko egunero, Domecq etxeko ardoez lagunduta, eta gauez zuzeneko musika ere izango dutela.

Hona zerbitzatuko duten menua (eman diguten moduan utziko dugu, gaztelaniaz): tres aperitivos, uno de papa y huevo trufado, macarrón de morcilla y unas croquetas de calamar; seguido de una porrusalda, crema de puerros con guarnición de langostino, berza y parmesano; un arroz cremoso con pescado blanco, mejillones y espárragos, con un sorbete de naranja y vodka; carrilleras de ternera estofadas, con tubérculos asados, panceta crocante, cebolla ocareña y encurtidos; para finalizar con un pastel vasco cremoso de vainilla y whisky. Horren lagungarri, hiru ardo izango dituzte: fino La Janda, Izan verdejoa eta Lan ondua.

-Facebook: https://www.facebook.com/brutogypsy
-Webgunea: http://bruto.restaurant
-Elkarrizketa irratian "Euskal Sukaldaritza Jaialdia"z, Felipe Arizabaleta sukaldariarekin: hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia