euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal kulturaren tradizioaren eta garaikidetasunaren arteko harremana aztergai EHUko Udako ikastaro batean

2023/06/07

Tradizioa ukitzea, garapena, traizio? EHUko Uda Ikastaroetako 'Tradizioaren traizioaz?' izenekoak hainbat galdera mahaigaineratuko ditu
Tradizioa ukitzea, garapena, traizio? EHUko Uda Ikastaroetako 'Tradizioaren traizioaz?' izenekoak hainbat galdera mahaigaineratuko ditu

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian.Tradizioaren traizioaz?’ ikastaroa ekainaren 28an eta 29an egingo da EHUko Udako Ikastaroen eskaintzaren baitan. Tradizioa eta sorkuntza garaikidearen arteko harremanak aztertuko dira. Dantza, musika edota bertsolaritza bezalako jarduerak ardatz hartuta, ikastaroak hainbat erpini helduko dio bi egunetan zehar, tartean daudela euskal sormena eta nortasuna, eta sorkuntza eta kulturaren digitalizazioa, Etxepare Euskal Institutuak ohar batean zabaldu duenez.

Sortzen diren galderak erantzuteko eta gogoetak mamitzeko xedez, kulturgintza, musikagintza eta akademiako hainbat aditu, sortzaile eta ikerlari izango dira hizlari ikastaroko mahainguruetan; besteak beste, Kirmen Uribe eta Joxerra Garzia idazleak, Pantxika Telleria dantzaria, Jon Sarasua bertsolaria, Idurre Eskisabel kazetari eta antropologoa, Xabier Erkizia eta Ruper Ordorika musikariak, Eva Ferreira (EHU/UPV) eta Irene Larraza (Etxepare Euskal Institutua). Ikastaroa Iñaki Goirizelaiak (EHU/UPV) eta Jon Mayak (Kukai Dantza Elkartea) zuzentzen dute.

Matrikula oraindik zabalik

Etxepare Euskal Institutuak ikastaroaren programazioan parte hartuko du, euskal kulturaren sustapenerako eta proiekziorako tresna den heinean. Irene Larrazak, Institutuko zuzendariak, ‘Herri baten etorkizunerako kultur berrikuntzaren balioa’ hitzaldia eskainiko du ekainaren 29an. Ikastaroak, dantza, musika edota bertsolaritza bezalako jarduerak ardatz hartuta gogoeta sustatu nahi izango du kulturak eta sorkuntzak euskal identitatearen eraikuntzan duen garrantziaz.

Xehetasunak lortu edota matrikula egiteko egjn klik hemen.

EGITARAUA

Ekainaren 28a, asteazkena

- 09:00 - 09:15 Erregistroa

- 09:15 - 09:30 “Jarraidura, irekidura, eta azelerazioa“ Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Maria Juncal Gutierrez Mangado | UPV/EHU - Euskara, kultura eta nazioartekotzearen arloko errektoreordea
  • Jon Maya Sein | Dantzari eta koreografoa

Ikastaroaren aurkezpena

  • Iñaki Goirizelaia Ordorika | UPV/EHU - Irakasle katedraduna

- 09:30 - 10:30 “Jarraidura, irekidura, eta azelerazioa (Herri baten etorkizunerako kultur tradizioaren balioa)“

  • Jon Sarasua Maritxalar | MU

- 10:30 - 11:00 Atsedena - kafea

- 11:30 - 12:30 “Tradizioaren itxuraldatzeak herrien nortasunean sortzen duen eragina“

  • Idurre Eskisabel Larrañaga | Kontseilua

- 12:30 - 13:30 “Tradizioaren traizioaz?“

  • Xabier Erkizia

- 16:00 - 16:20 “Euskal dantza tradizionaletik sorkuntzara“

  • ibis Albizu

- 16:20 - 17:00 Mahai ingurua: “Dantzaren berrikuntzaz“

  • Jon Maya Sein
  • Pantxika Telleria
  • Oier Araolaza

- 17:00 - 17:20 “Bertsolaritzaren berrikuntzaz“

  • Joxerra Garzia

- 17:20 - 18:00 Mahai ingurua

  • Xabier Payá Ruíz | Itzultzailea
  • Maialen Akizu Bidegain Lizarazu | Bertsolaria
  • Kepa Matxain Iztueta | UPV/EHU

Ekainaren 29a, osteguna

-09:00 - 09:45 “Berrikuntzaren eta digitalizazioaren eragina euskal kulturaren eta nortasunaren bilakaeran“

  • Kirmen Uribe

- 09:45 - 10:05 “Euskal musikak existitzen du?“

  • Jon Celestino | Musikaria

-10:05 - 10:45 Mahai ingurua

  • Ruper Ordorika Ezkurdia
  • Joseba Tapia
  • Gaizka Insurza

- 10:45 - 11:15 Atsedena - kafea

- 11:15 - 11:45 “Euskal musikaren eraldaketa emakumeen eskutik: Lourdes Iriondotik gaur arte“

  • Maite Larburu
  • Miren Narbaiza | Mice

- 11:45 - 12:30 “Herri baten etorkizunerako kultur berrikuntzaren balioa“

  • Irene Larraza Aizpurua | Etxepare Euskal institutua - Zuzendaria

- 12:30 - 13:00 “Itxiera ekitaldia: Tradiziotik Sorkuntzara zuzeneko performancea“

  • Eva Ferreira Garcia | UPV/EHU - Errektorea

- 13:00 - 14:00 Tradiziotik Sorkuntzara zuzeneko performancea



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia