euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herritik kanpo egindako Korrikako bideo gustukoena saritu nahi duzu? Bozkatu Etxeparek antolatu lehiaketan

2022/03/18

Martxoaren 28ra arte bozka dezakezu, baina hobe ez geroratzea. Sartu Korrikaren Youtuve kanalean eta eman zure bozka!
Martxoaren 28ra arte bozka dezakezu, baina hobe ez geroratzea. Sartu Korrikaren Youtuve kanalean eta eman zure bozka!

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Gure buletineko beste leku batzuetan aipatua dugu Korrika 2022 martxoaren 31etik apirilaren 10era bitartean garatuko dela Euskal Herrian eta bere Diasporan, barne daudela munduko hainbat lekuetan euskara eta euskal kultura ikasten ari diren unibertsitateetako irakurletza zein euskal etxeak. Etxepare Euskal Institututik datorkigu hain zuzen AEKrekin batera antolatu duten lehiaketako berri: mundu zabaletik heldu zaizkien Korrikako bideoak saritu nahi dituzte, eta horretarako zure bozka eskatzen dute.

Izan ere, munduko euskal etxeetatik zein unibertsitateetako irakurletzetatik iritsitako bideoak AEKren Youtubeko kanalera igo dituzte. Eta horien artean, “atsegin dut” gehien lortzen dituzten bi bideoek honako sariak jasoko dituzte:

  • Unibertsitate sarea: bideo bozkatuenak AEK-k antolatutako online barnetegia, bi pertsonarentzat
  • Euskal Etxeen sarea: bideo bozkatuenak: AEK-k antolatutako online barnetegia, bi pertsonarentzat

Gustukuen duzun bideoari zeure bozka emateko epea zabalik da dagoeneko, martxoaren 28ra arte. Emaitzak biharamunean adieraziko dira.

Hauek dira bozkagai diren hamabi bideoak:

Bozkatu eta saritu munduko euskara ikasleen lana!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia