euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Etxeen arteko Munduko Mus Txapelketa Mar del Platan egingo da azaroaren 2tik 11era: egitaraua

2007/08/31

PUBLIZITATEA

Datetan aldaketak izan ondoren, Mar del Platako Danak Bat Euskal Etxeak jakinarazi ditu Euskal Etxeen arteko Mundu mailako XXX. Mus Txapelketaren xehetasunak. Prest daude azaroaren 3tik 11era arte Buenos Aires probintzia argentinarreko Mar del Platan egingo den mundialerako voucher-ak, txapelketa bertatik ikusi edota euren ordezkariei animoak bertatik helarazi nahi dizkietenek hala egin ahal izan dezaten. Norgehiagokaren egitaraua eta jakingarriak bildu ditugu datozen lerrootara.
Antolatzaileek emandako xehetasunak jokalariek, ordezkariek eta laguntzaileek Mar del Platan izango duten programari dagozkio. Nahi duenak gehitu dezake bere burua taldera eta erosi horretarako prestatu den voucher-a. Bostehun dolar balio ditu eta harrera-ekitaldia, hamahiru otordu eta hoteleko zortzi gau baitaratzen ditu. Beste aukera batzuk ere badaude, bakarrik otorduak nahi dituztenentzat adibidez. Edonola ere, xehetasun guztiak e-mailez kontsulta daitezeke Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxe antolatzailera, hona idatziz.


XXX. MUNDUKO MUS TXAPELKETA

Larunbata, Azaroak 03

-21.00etan: Harrera-ekitaldia Dos Reyes hotelean-Ordezkaritzen aurkezpena eta Ongi-Etorri Lunch-a

Igandea, Azaroak 04

-10.00etan: Ordezkarien bilera hotelean
-13.00etan: Bazkaria hotelean
-16.00etan: Txapelketaren hasiera-Mus partidak
-16.00etan: Itzulia hirian barrena laguntzaileentzat
-21.00etan: Afaria zehazteke dagoen lekuan

Astelehena, Azaroak 05

-10.00etan: Mus partidak (2)
-13.00etan: Bazakaria Arrantzaleen Klubean
-16.00etan: Mus partidak (2)
-16.00etan: Pasealdia 'Estancia Ituzaingó' delakora laguntzaileentzat te hartzea eta pastel kriollo dastaketa barne
-21.00etan: Afaria Torreón del Monje delakoan

Asteartea, Azaroak 06

-09.00etan: Txangoa Balcarce hirira-Fangio Museora bisitaldia
-13.00etan: Bazkaria Fangio Museoko estantzian, abildade kriolloen erakustaldia barne
-17.00etan: Itzulera Mar del Platara. Gau librea

Asteazkena, Azaroak 07

-10.00etan: Pasealdia untziz Mar del Platako itsasertzetik jokalari eta laguntzaileentzat
-13.00etan: Bazkaria Mar del Platako Golk Klubean
-16.00etan: Mus partidak (2)
-21.00etan: Afaria Euskal Etxean (paella, El Ceibo talde folklorikoaren emanaldiz). Dantzaldi herrikoia

Otseguna, Azaroak 08

-11.00etan: Irteera Laguna de los Padres delakora
-13.00etan: 'Gran asado criollo'
-17.00etan: Itzulera hirira
-21.00etan: Afaria, lekua zehazteke

Ostirala, Azaroak 09

-09.30etan: Mus partidakl (2)
-10.00etan: Pasealdia eta erosketak hirian laguntzaileentzat
-13.00etan: Bazkaria Waikiki Bainutegian
-16.00etan: Mus partidak (2) -21.30etan: Afaria Cabaña Inakelen-en tango eta dantza exhibizioa barne

Larunbata, Azaroak 10

-10.00etan: Txapelketaren azkeneko partidak, hala beharko balitz
-10.00etan: Ordezkarien bilkura hotelean
-11.00etan: Jokalari eta ordezkarien arteko opari trukea Dos Reyes hotelean
-13.00etan: Bazkaria hotelean
-21.00etan: Amaiera-afaria Euskal Etxean. Euskal dantzak, bertako Beti Alai taldearekin. Sari banaketa. Despedida dantzaldia

Igandea, Azaroak 11

-Ordezkaritzen despedida


Oharra: Egitaraua antolakuntza arrazoiengatik aldatu ahal izango da. Egun eta ordu beretan Ordezkari eta Laguntzaileentzako Txapelketa alternatiboa antolatuko da Euskal Etxearen egoitzan, Moreno 2440.


Lotura interesgarriak

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxea
www.denakbat.org.ar

La Platako Euzko Etxea
www.centrovasco.com

FEVAren webgunea
www.fevaonline.org.ar

Rosariok bereganatu du Argentinako Mus Sari Nazionala
2007ko abuztuaren 29an EuskalKultura.com-en argitara emana

Ayacucho, Argentinako Mus Txapelketa Nazionalaren egoitza
2007ko abuztuaren 6an EuskalKultura.com-en argitara emana

Argentinako ordezkariek irabazi zuten 2006ko Txapelketa
2006ko urriaren 26an EuskalKultura.com-en argitara emana

Hamaika gizatalde Txileko Santiagoko Munndukoan
2006ko urriaren 17an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia