euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Diasporan espezializatzeko Graduondokoa estreinatuko du EHUk urrian: zabalik da aurrematrikula

2021/05/04

EHUko Euskal Diasporan Espezializatzeko Graduondoaren logoa
EHUko Euskal Diasporan Espezializatzeko Graduondoaren logoa

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Euskal Herriko Unibertsitateak, Euskal Diasporan espezializatzeko graduondokoa estreinatuko du datorren urrian. Urritik ekainera bitartean emango da, modu birtual edo presentzialean. Oscar Alvarez Gila koordinatzaile akademikoak eta Gorka Alvarez Aranburu Eusko Jaurlaritzaren Kanpoko Euskal Komunitatearentzako zuzendariak iragarri dute abian jartzea. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren babesa dauka eta, horri esker, bere matrikula ohiko graduondokoek baino txkiagoa izango du.

Bildu duen irakasle taldean arlo honetako adituak lortu ditu, besteak beste Alvarez Gila bera, Thomas Aikins, Alberto Angulo, Joseba Arregi, Maialen Goirizelaia, David Rio, Argitxu Camus, Marijo Olaziregi, Iker Saitua, John Bieter, Pedro Oiarzabal, Leire Arrieta, Gorka Alvarez, Benan Oregi... Ikasgai bakoitzean, bestalde, gonbidatutako irakasle eta hizlariak ere aritu ahal izango dira, gaien arabera, euren lekukotasuna eta jakitatea partekatzen.

Ez du aldez aurreko ezagutza jakinik eskatzen. Aitzindaria da bere inguruan; ez dago antzeko graduondokorik Espainiako Estatuan, bai Irlandan edo Estatu Batuak bezalako herrialdeetan.

Bi maila eta bi titulu eskainiko ditu:

- Unibertsitateko aditua, aditu-tituluarekin, 18 kreditu. 40 leku. Ez da unibertsitate-titulurik behar.
- Unibertsitateko espezializazioa: espezialista titulua, 30 kreditu. 40 leku. Unibertsitate-titulu bat eskatzen du eta ikasturte amaierako lan bat egin beharra

Programaren edukiek egitate diasporikoa modu orokorrean aztertuko dute, besteak beste historia, ekonomia, kultura eta komunikazioa (Interneti eta sare sozialei arreta berezia jarriz) bezalako ikuspuntuetatik; eta Euskal Diasporaren egitate eta errealitate espezifikoan murgilduko dira; hirugarren urrats batean (espezialista tituluaren kasuan bakarrik) ikerketaren alorra ukituko dute, ikasturte amaierako lanari begira.

Saioak gaztelaniaz izango dira, ingelesez izango den ikasgaietako bat salbu.

Oinarrizko mailako matrikulak 200 euro balio ditu eta goragoko mailakoak 300 euro.

Aurrematrikululatzeko epea astelehenean, maiatzaren 3an zabaldu da eta hemen egin daiteke.

Klase fisikoak EHUren Arabako kanpusean emango dira, Letren Fakultatean.

-Kontaktatzeko emaila: oscar.alvarez@ehu.eus
-Kontaktatzeko telefonoa: +34 945 013163



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia