euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Aste Nazionala 2022 Macachinen: gogoan izan igande hau dela azken epea voucherren prezioa izoztu ahal izateko

2022/09/17

Argentinako egungo egoera ekonomikoari aurre eginez ospatuko da Euskal Astea, eta baldintzak erraztearren ari dira antolatzaileak
Argentinako egungo egoera ekonomikoari aurre eginez ospatuko da Euskal Astea, eta baldintzak erraztearren ari dira antolatzaileak

PUBLIZITATEA

Macachín, Argentina. Igande honetan, irailaren 18an, 23:59ak direnean Argentinako orduan, bukatuko da (urriaren 3tik 10era La Pampako Macachinen egingo den) 2022ko Euskal Aste Nazionalerako voucherren prezioa izozteko epea. Indarrean dauden prezioei eutsi nahi dietenek gutxienez %50a ordaindu beharko dute igande hau amaitu aurretik, eta gainerakoa ordaintzeko, urriaren 2ra arteko epea izango dute. Hala egiten ez dutenek %10eko errekargua ordainduko dute

Gogoan izan abuztuaren 11an Euskal Asterako prezioak lehenengoz iragarri ondotik prezioek oro har jasandako igoera aztertu ondoren, Macachingo Euzko Alkartasuna euskal etxe antolatzaileak erabaki zuela, igoerak handiak izan arren, ahalegin handia eginda baldintza bereziak eskaintzea, urriaren 2ko 23: 59ak arte mantenduz voucherren balioa, baldintza batekin: voucherraren zenbatekoaren %50a, gutxienez, irailaren 18a baino lehenago ordaintzea, eta gainerakoa urriaren 2aren aurretik, 23:59etan,

Edozein kontsulta egiteko, idatzi beldurrik gabe antolakuntzari semanavasca2022 @gmail.com helbidera.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia