euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Euskal-amerikar literatura aitzindari bat: Robert Laxalt' jardunaldiak egingo dira Renon martxoaren 9 eta 10ean

2023/02/23

Robert Laxalt-en (1923-2001)  bere liburuetako bat, The Basque Hotel', sustatzeko egindako argazkian
Robert Laxalt-en (1923-2001) bere liburuetako bat, The Basque Hotel', sustatzeko egindako argazkian

PUBLIZITATEA

Reno, Nevada, AEB. Euskal Herriko zein Estatu Batuetako ikertzaile, idazle, bertsolari eta akademia munduko jendea partaide, martxoaren 9 eta 10ean egingo dira Nevada-Renoko Unibertsitatean "Euskal-amerikar literatura aitzindari bat: Robert Laxalt" izenburupeko jardunaldiak. Helburua, "Robert Laxalt-en jaiotzaren mendeurrena ospatzea, ikusmolde berriak eskainiz euskal-amerikar literaturako dekanoa eta Nevada eta AEB mendebaldeko XX. mendeko ahotsik nabarienetakotzat jo daitekeen idazle honi buruz".

Hitzordua hainbat adituren bilgarri izango da, bakoitza Laxalten ibilbide eta karrerako alderdi desberdinen aztertzaile, tartean idazlearen familiako kideak. Elkarretaratzeko antolatzaile, Nevada-Renoko Unibertsitateko William A. Douglass Euskal Ikasketa Zentroa, lankide dituela unibertsitate bereko Jon Bilbao Euskal Liburutegia eta Euskal Herriko Unibertsitateko REWEST (Research in Western American Literature and Culture)taldea.

Jardunaldien ondoren, ostiral iluntzean, ikuskizun bat eskainiko da Euskal Herriko eta Estatu Batuetako musikari eta bertsolariekin, eta Renoko Zazpiak Bat Euskal Etxeko izen bereko dantza taldeko dantzariekin.

Azken emanaldi hau UNRko Wells Fargo Auditorium-en garatuko da arratsaldeko seietatik zazpi eta erdietara, eta ondoren bertso-afari bat gauzatuko da Renoko Louis' Basque Corner euskal jatetxe tradizionalean. Ostiraleko afarirako partaidetza baieztatzeko, jo ezazu hona.

Programa

MARTXOAREN 9a, OSTEGUNA
(MIKC Rotunda)

09:00 - 09.15 Welcome by organizing committee Dean of the Libraries Dean of the College of Liberal Arts
09.15 - 10.00 Address by Monique Laxalt
10.00 - 10.45 Robert Laxalt from deadline journalist to acclaimed author by Warren Lerude
10.45 - 11.00 Break
11.00 - 11.45 From The Basque Hotel to The Governor’s Mansion: Place and Identity in Robert Laxalt’s Basque Family Trilogy by David Río
12.30 - 14.30 Lunch
14.30 - 15.15 1959 by Monika Madinabeitia
15.15 - 16.00 Laxalt and My Lean Years... The Lasting of Influence of Robert Laxalt by Willy Vlautin

MARTXOAREN 10a, OSTIRALA
(MIKC Rotunda)

09:00 - 09.15 Welcome by organizing committee Dean of Journalism
09.15 - 10.00 Teaching Sweet Promised Land by Sandra Ott Mariann Vaczi
10.00 - 10.45 You do you, kid!: The Influence of Robert Laxalt by Gretchen Skivington
10.45 - 11.00 Break
11.00 - 12.30 The Legacy of Robert Laxalt Round table: chaired by David Rio, JoAnne M Banducci, William A. Douglass, Monique Laxalt, Carmelo Urza, Gabriel Urza
12.30 - 13.00 Keynote: Configuring One Another; My Relationship with Bob by William A. Douglass
13.00 Final address by Gabriel Urza (pending oonfirmation), then lunch
14.30 - 15.30 Bertsolaritza, Improvised Basque Poetry: A Primer, by Asier Barandiaran
15.30 - 16.00 Presentation of the book Bertso Eskolak: Basque Improvisational Poetry Schools, by Larraitz Ariznabarreta, Iñaki Arrieta Baro and Xabier Irujo, then break
17.00 - 18.30 (at Wells Fargo Auditorium) Basque Festival: Bertso saioa and Basque music by Zazpiak Bat dancers, bertsolariak, Mikel Petrirena and Maddi Agirre
19.30 (at Louis Basque Corner) Bertso afaria (Bertso dinner)

(Irakur itzazu hau eta euskal amerikar munduari buruzko berri gehiago NABOren Astero buletinean harpidetza doan)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia