euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etzi osteguna bukatuko da Euskal Etxeen IV. Biltzarrerako agiriak lortzeko epea; Biltzarra, uztailaren 9-13an, Bilbon

2007/05/08

Azkeneko Mundu Biltzarreko lan saioetako irudi bat, AEBetako ordezkari Anita Anacabe hizlari, euskaraz (argazkia EuskalKultura.com)
Azkeneko Mundu Biltzarreko lan saioetako irudi bat, AEBetako ordezkari Anita Anacabe hizlari, euskaraz (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Etzi osteguna bukatuko da datorren uztailaren 9tik 13ra Bilbon egingo den Euskal Gizataldeen IV. Mundu Biltzarrerako partaidetza agiriak aurkezteko epea, Eusko Jaurlaritzatik adierazi denez. Euskal Etxerik duen herrialde bakoitzak hiruna ordezkari bidaltzeko eskubidea dauka. Ordezkariek, gonbidatuek eta laguntzaile gisa parte hartu nahi dutenek euren datuak bidali behar dituzte e-mailez heldu den osteguna baino lehen. Eskabidea, jarraipideak eta loturak, artikulu honen hondarrean.
Partaidetza-agiriak aurkezteko lehenengo epea etzi amaituko da, Eusko Jaurlaritzako Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzatik EuskalKultura.com-i adierazi zaionez. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak, Josu Legarreta buru duen Zuzendaritza horren bidez, ari da antolatzen uztailaren 9tik 13ra bitartean Bilboko Euskaldunan garatuko den IV Biltzar hau, 'Zubigintza' izenburupean.

Bete-beteko kongresukidetzat joko dira ofizialki errekonozitutako euskal etxeak dauden herrialdeetako ordezkariak, Lehendakariaren gonbidatuak eta hizlariak. Kongresukideak asistentzia jasoko dute 2007ko uztailaren 8an Bilboko aireportura iristen direnetik uztailaren 14rarte. Kongresukideei laguntzen datozenek ere izenemate-orria bete beharra izango dute. Azken hauen kasuan, parte har dezakete uztailaren 9an Bilboko Guggenheim Museoan egingo den irekiera ekitaldian eta uztailaren 13an Ajuria Enean egingo den amaierakoan, baina euren gastuak euren kontura joango dira.

Kongresurako izen-ematea gauzatu nahi dutenek honako izen-emate orria bete beharko dute eta e-mailez bidali edo, faxez egin nahi izatekotan, (+34)945 018158ra, izenburu gida 'Euskal Gizataldeen IV Mundu Batzarra, 2007' ipiniz. Zalantzak, galderak, zehaztapenak edota bestelako jakingarriak argitzeko, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzako kideengana zuzenduz egin daiteke, hemen sakatuz.


Lotura interesgarriak

IV Mundu Biltzarra: 'Zubigintzan'
Informazio guztia Eusko Jaurlaritzaren webgunean

Jaurlaritzak ofizialdutako munduko Euskal Etxeen zerrenda
160 mundu osoan

Gizataldeen Zuzendaritzak ematen dituen dirulaguntzak
Gaztemundu, Euskal Etxeak, Bira kulturalak, Egoera larrikoak


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia