euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Etxekoak’ abesbatzaren kontzertura gonbidatzen du bihar Bordaleko Euskal Etxeak, urtea bizi-bizi hasi ondoren

2020/02/20

Ekintza ugari urte hasieran Bordaleko Euskal Etxean, tartean, kantaldia
Ekintza ugari urte hasieran Bordaleko Euskal Etxean, tartean, kantaldia

PUBLIZITATEA

Bordele, Frantzia. Bordelen “euskal kultura biziaraztea” helburu duen elkarteak gonbite berezia luzatu die bazkide eta lagunei oro, 25 urteko jardunbidea duen ‘Etxekoak’ gizon abesbatzak bihar ostirala, otsailaren 21ean, St. Pierre Elizan, Gandignan-en, iluntzeko 8:30etan eskainiko duen kontzertura. Bordelealdean bizi diren 40 bat abeslarik osatzen duen abesbatzak kantaldia emango du euskal kanta ezagunenekin, bertaratu nahi duten guztien gozagarri.

Ez ahaztu, bestalde, Bordaleko Euskal Etxeko lagunek euskal folklorea gustuko dutenentzat, Marie-Pierre Roy-ren eskutik euskal dantzak dantzeko eskaintzen duen aukerak errepika edo entsegu berri bat izango duela datorren astelehenean, otsailaren 24an, arratsaldeko 6:30etatik 8:30etara. Parte hartzeko bazkide izan behar da, baina hori berehala eta erraz egiten den tramitea da.

Azkeneko ekitaldiak

Azken aste hauetan, Euskal Etxeak futbol zaleei ere zabal-zabalik ireki dizkie ateak ‘Txapeldunen Liga’ko partidak elkarrekin pantaila handian ikusteko aukera emanez. Eta beste txapelketa bat ere antolatu zuen, baina beste hau etxekoagoa: Barneko Mus Txapelketa, Frantziako Txapelketarako sailkatu eta segitzekotan mundu mailakoraino heltzeko aukera ematen duena.


[Bordaleko Euskal Etxean, ‘Denak Kantuz Gaualdia’]

Urtarrilean ‘Denak Kantuz Gaualdia’ izeneko ekitaldi partehartzaile eta koloretsua egin zuten, etxeko soinujole eta gitarra jotzaileak lagun. ‘Goxoki’ sukaldaritza Tailerra ere gauzatu zuten eta baita ‘Euskal Quiz’ delako galdera-erantzun lehiaketa ere: Euskarari eta euskal kulturari buruz ez ezik, nazio eta nazioarteko berriei buruzko galderak ere erantzun behar izan zituzten lehiakideek.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia