euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Estaturik gabeko nazionalismoak XXI. mendean' jardunaldia ostegunean Sorbonne Unibertsitatean, euskal kasua tartean

2023/02/14

Estaturik gabeko nazionalismoen aldarrikapen eta argudio nagusiak aztergai, oihartzuna arteetan eta literaturan
Estaturik gabeko nazionalismoen aldarrikapen eta argudio nagusiak aztergai, oihartzuna arteetan eta literaturan

PUBLIZITATEA

Paris, Frantzia. Ostegunean, otsailaren 16an, Les nationalismes sans État au XXIe siècle. Imaginaires, représentations et débats (Estaturik gabeko nazionalismoak XXI. mendean, iruditeriak, errepresentazioa eta debatea) jardunaldia egingo dute Pariseko Sorbonne Unibertsitatean. Programak baitaratuko dituen bost hitzaldietan Katalunia eta Euskal Herria (Espainia eta Frantzia), Irlanda eta Eskozia (Erresuma Batua), Suitza eta Frantziako Antilletako kasuak aztertuko dira hainbat ikertzaile eta adituren eskutik.

XX. mendearen bigarren erdian Europako deskolonizazio prozesuaren baitan sortu ziren mugimendu nazionalisten testuinguru politikoetan oinarrituta, 1960ko hamarkadatik aurrerako historizitatea eta kultura adierazpenak aztertuko dira jardunaldian, historia, kultura ikasketak eta zientzia politikoak gurutzatzen dituen diziplina anitzeko ikuspegi batetik.

Hizlari izango dira Carles Santacana (Universitat de Barcelona), Ismael Manterola (EHU), Maitane Ostolaza (Perpinyako Unibertsitatea / UPVD), Mònica Güell (Sorbonne Unibertsitatea), Benjamine Toussaint (Sorbonne Unibertsitatea), Onintza Odriozola (UPV/EHU), Niall Cullen (UPV/EHU), Nicolas Berjoan (Perpinyako Unibertsitatea / UPVD), Renée-Clementine Lucien (Sorbonne Unibertsitatea) eta Antoine Chollet (Lausanne / UNIL Unibertsitatea).

Antolatzaile eta gidari, Teresa Larruzea (Sorbonne Nouvelle Unibertsitatea/Etxepare Euskal Institutua), Mònica Güell eta David Marcilhacy (Sorbonne Unibertsitatea/CRIMIC) eta Maitane Ostolaza (Perpinyako Unibertsitatea / CRESEM) ikertzaile eta irakasleak. Hemen topa dezakezu jardunaldiko egitarau osoa.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia