euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Estatu Batuetako euskaldunen ehundik gora elkarrizketa egin eta plazaratzen hasi da 'Diasporako ahotsak' proiektua

2026/03/03

'Diasporako Ahotsak' webguneko orrialde bat, Estatu Batueko euskaldunei euskaraz eginiko elkarrizketekin
'Diasporako Ahotsak' webguneko orrialde bat, Estatu Batueko euskaldunei euskaraz eginiko elkarrizketekin

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Orain aurkeztutako 'Diasporako ahotsak' webgune eta proiektua Eibarko Badihardugu Euskara elkarteari zor zaio, Eusko Jaurlaritza lankide, eta Euskal Herriko Ahotsak izenpean ibilbidea Europako Euskal Herrian hasi bazuen ere [euskalki guztietako 375 herritako 7.173 solaskide eta 77.392 bideo-pasarte-bilduz], azkar ohartu ziren mundu zabalera atera eta kanpoan finkatu ziren euskaldunak ere, Diaspora, Euskal Herria direla, eta merezimendu bera zutela euren Ahotsak ere ahalegin honen parte izateko.

Diaspora eta bertako euskal mundua, Euskal Herrian egindako aurreneko elkarrizketetan azaltzen joan ziren, baina iaz, propio joan zen Estatu Batuetara Ahotsak-eko talde bat —Idoia Etxeberria eta Itziar Sapsootham partaide—, eta hilabete eta erdiz ehundik gora elkarrizketa egin zituzten, asko Euskal Herritik joandakoei, baina kopuru esanguratsuan baita han jaiotako euskaradunei ere. Orain, euren webgune bereizituan, emaitza hori apurka apurka eskaintzen joango dira. lehenengo urrats honetan webgunea egituratu dute, eta emeki betetzen joango dira, elkarrizketatu bakoitzari bere ellkarrizketa eta bideo zatiak gehituz, gero eta osatuago egin arte.


Hona 2025 amaieran AEBko euskaldunak elkarrizketatzeko egindako bidaiaren laburpena iruditan

Ziortza Olano, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria da Eusko Jaurlaritzan, eta euskal diasporako ahotsak Euskadira ekartzearen garrantzia azpimarratu du: “Ozeanoa zeharkatu zuten migratzaileekin iritsi zen (euskara) hara eta bertan egonkortu, inguru anglofono hartan, jatorrizko ezaugarriak galdu gabe. Hizkuntzak komunitatearen kohesioa eta kultur transmisioa posible egin ditu, euskal ohiturak eta mundu-ikuskera bizirik mantentzea”. Bere esanetan, “egokitzapen eta jarraipen prozesu bat da: kultur nortasuna garatu egiten da eta testuinguru berrietan integratu, desagertu gabe. AEBan euskara ez da ikur estatiko bat, baizik eta bizirik mantendu duten eta belaunaldiz belaunaldi harrotasunez zabaldu duten ondare bizia", adierazi du.

Une honetan, Argentina (1), Australia (4), Frantzia (1), Kanada (1), Uruguai (1) eta Estatu Batuetako hainbat elkarrizketatu baitaratzen ditu webguneak, AEBkoak honela banatuta: Colorado (1), Florida (3), Idaho (38), Kalifornia (46), Nevada (31), Oregon (2), Utah (7) eta Washington (1). Elkarrizketa zaharragoak ere badaude, esaterako Elko aldean artzain ibili zen Gregorio Mañukorta bertsolariari 2012an egindakoa, edo bereziki hunkigarri bat, egun bere 104 urte dituen Boiseko Regina Bastidari duela lau hilabete egindakoa, askok nahiko luketen buru on eta euskara ederreko hitz jario natural gogoangarria erakutsiz. Asmoa, fitxa bakoitzarekin bere bideo tarteak paratzea da, eta horretan hasi berriak dira saltseatzeak.

Hona bertan topa daitezkeen pertsonaietako batzuk (abizen eta datuak webgunean ateratzen diren moduan ematen ditugu):

ARGENTINA

  • Sabrina Otegui (Pergamino - Buenos Aires)

AUSTRALIA

  • Carlos Onaindia Laka (Amoroto - Brisbane)
  • Alejandro Antxustegi Asumendi (Amoroto - Melbourne)
  • Isaac Urtubi Gerrikagoitia (Nabarniz - Melbourne)
  • Bittor Larruzea (Mendata - Hegoaldeko Gales Berria)

FRANTZIA

  • Jesusa Anitua Lejardi (Markina-Xemein - Paris)

KANADA

  • Joseba Beobide Arburua (Zumaia - Ternua)

URUGUAI

  • Noel Abella Aiscar (Montevideo)

ESTATU BATUAK (AEB)

Colorado

  • Fermin Zelaieta Lastiri (Sunbilla)

Florida

  • Fernando Lejardi Olabe (Ziortza-Bolibar - Miami)
  • Juan Mari Bengoa Unanue (Markina-Xemein - Daytona Beach)
  • Jose Luis Altuna Kalzakorta (Mutriku - Dania Beach)

Idaho

  • Mari Carmen Egurrola Albizu (Hernika - Boise)
  • Alberto Bereziartua Gurrutxaga (Azpeitia - Boise)
  • Sabino Beaskoetxea Gabika-Aldekoa (Nabarniz - Boise)
  • Bitorio Sasiain Aiestaran (Bermeo - Boise)
  • Carlos Urriolabeitia Gorroño (Muxika - Boise)
  • Jazinto Basterretxea Zuberogoitia (Munitibar - Boise)
  • Begoña Rementeria Mintegia (Boise)
  • Lino Zabala Gorriño (Mendata - Boise)
  • Pedro Mari Zelaia Totorikaguena (Markina-Xemein - Mountain Home)
  • Jose Uriona Jaio (Muxika - Mountain Home)
  • Julio Zabala Bernaola (Ereño - Hammett)
  • Javier Urkiola Bilbao (Munitibar - Hammett)
  • Jose Zubizarreta Agirre (Gernika-Lumo - Boise)
  • Antonio Larrocea Uribuen (Amorebieta-Etxano - Homedale)
  • Teresa Mezo Uriarte (Amorebieta-Etxano - Homedale)
  • Joseba Chertudi Ikazuriaga (Kortezubi - Boise)
  • Alejandro Homaetxebarria Monasterio (Kortezubi - Boise)
  • Iñaki Mendiola Ordorika (Gernika-Lumo - Kuna)
  • Josefina Astondoa Eguzkiza (Zeberio - Kuna)
  • Regina Bastida Arrizabalaga (Boise)
  • Alberto Bilbao Ojinaga (Arrieta - Emmett)
  • Fermin Bilbao Ojinaga (Arrieta - Nampa)
  • Jose Luis Lejarcegui Inunciaga (Muxika - Boise)
  • Javier Arrieta Arriaga (Ziortza-Bolibar - Emmett)
  • Andres Lejardi Ibaibarriaga (Ziortza Bolibar - Gooding)
  • Maria Dolores Etxebarria Aranburu (Aulesti - Boise)
  • Ricardo Salutregi Ondarza (Boise)
  • Sergio Gabikagojeaskoa Jaio (Markina-Xemein - Meridian)
  • Jose Goitiandia Uriarte (Aulesti - Ketchum)
  • Jose Mari Gerekaetxebarria Larrea (Arrieta - Ketchum)
  • Jose Antonio Luzar Landeta (Aulesti - Gooding)
  • Iñaki Zabala Madarieta (Ispaster - Hagerman)
  • Mari Carmen Zabala Burundarena (Berriatua - Hagerman)
  • Petra Plaza Agirre (Mendexa - Filer)
  • Jose Mari Plaza Agirre (Mendexa - Filer)
  • Jose Martin Elexpuru Larrinaga (Aulesti - Gooding)
  • Mila Azarola Zangitu (Brinkola-Legazpi - Pocatello)
  • Angelita Onaindia Ulazia (Gizaburuaga - Shoshone)

Kalifornia

  • Rafael Lizasoain Adansa (Elizondo-Baztan - Los Angeles)
  • Joxe Mari Altxu Almandoz (Ituren - Oroville)
  • Vicky Orbe Mandaluniz (Upland - Errigoiti)
  • Manuel Gamio Goñi (Irurita-Baztan)
  • Leon Arambel (Aldude - San Frantzisko)
  • Guillaume Etchechury (Bidarrai - Bakersfield)
  • Pedro Salaburu Arrijuria (Elizondo-Baztan - San Frantzisko)
  • Maite Dagorret (Ortzaize - San Frantzisko)
  • Mariasun Elizalde Elizalde (Arizkun-Baztan - San Frantzisko)
  • Antoinette Ansola (Ortzaize - San Rafael)
  • Isabelle Etcheverry Elizalde (Elizondo-Baztan - San Frantzisko)
  • Jean Paul Barthe (Ainhoa - San Frantzisko)
  • Oier Pastor Alonso (Lemoiz - San Frantzisko)
  • Mayie Etchegoinberry (Landibarre - San)
  • Franxoa Bidaurreta (Esnazu-Aldude - Petaluma)
  • Javier Alzugaray (Gaztelu-Donamaria -San Frantzisko)
  • Jean Goñi (Baigorri - San Frantzisko)
  • Gracianne Gastenaga (Ezterenzubi - San Frantzisko)
  • Rita Iturreria (Patterson- San Frantzisko)
  • Genevieve Oronoz (Baigorri - Los Banos)
  • Victor Arretche (Huron - Los Banos)
  • Amador Zabalbeaskoa Idoiaga (Akorda-Ibarrangelu - Los Banos)
  • Jane Erramuzpe (Fresno - Lemoore)
  • Martin Irigoien Rekarte (Erratzu-Baztan - Kingsburg)
  • Petan Osinalde (Lasa - Fresno)
  • Frank Etxeberria Jaurena (Erratzu-Baztan - Fresno)
  • Marianne Laxague (Santa Monica - Bakersfield)
  • Maddy Baptiste Maitia (Ahatsa - Bakersfield)
  • Janine Etiennette Maitia (Ahatsa - Bakersfield)
  • Pierre Julien Lanathoua (Ahatsa - Bakersfield)
  • Jose Mari Coscarart Iparrea (Azpilkueta-Baztan - Bakersfield)
  • Maite Etchamendy (Ezterenzubi - Bakersfield)
  • Fernando Iturriria (Bakersfield)
  • Elisabeth Curutchague (Bakersfield)
  • Mattin Etchamendy (Ezterenzubi - Bakersfield)
  • Jenny Maitia (Bakersfield)
  • Michael Bidart (Chino)
  • Jeanette Bicary (Modesto - Chino)
  • Jeanette Almirantearena (Chino)
  • Aline Biscaichipy (Chino)
  • Marianna Bordato (Artesia - Chino)
  • Michelle Jaureguy (San Frantzisko - Chino)
  • Charles Lanathoua (Ezterenzubi - Chino)
  • Linda Indaburu (Chino)
  • Jabier Larralde Ustariz (Arizkun-Baztan - Kalifornia)
  • Mixel Sainte-Marie (Landibarre - San Frantzisko)

Nevada

  • Seberiano Lazkano Uztariz (Gaztelu - Elko)
  • Gregorio Larrañaga Mandiola (Markina-Xemein - Elko)
  • Jose Mari Sarasua Lezamiz (Mundaka - Elko)
  • Alfonso Igoa Mitxelena (Lesaka - Elko)
  • Mery Bajoneta (Lee - Elko)
  • Scott Igoa (Lee - Elko)
  • Jesus Lopategi Lauzirika (Muxika - Elko)
  • Maite Uriagereka Ozamiz (Bermeo - Elko)
  • Ane Miren Ozamiz Alberdi (Gautegiz-Arteaga - Elko)
  • Pete Paris (Butte Valley - Jiggs)
  • Ramon Zugazaga Agirreazpeiti (Gernika-Lumo - Elko)
  • Agustin Ugalde Ugarriza (Zeberio - Elko)
  • Anita Anakabe (Elko)
  • Isidro Echeto Belzarena (Eugi - Winnemucca)
  • Jerry Etcheberry (Eureka - Winnemucca)
  • Cirila Armaolea Leniz (Ispaster - Lovelock)
  • Louis Michel Errea /Winnemucca)
  • Lianne Errea (Winnemucca)
  • Fulgencio Sarratea Oieregi (Almandoz-Baztan - Reno)
  • Anastasio Sarratea Oieregi (Almandoz-Baztan - Reno)
  • Kate Camino (Buffalo, WY - Reno)
  • Xabier Irujo Ametzaga (Caracas - Reno)
  • Gotzon Mujika Zumeta (Beasain - Reno)
  • Dominique Berhan (Zaro - Minden)
  • Anita Zubillaga (Susanville -Gardnerville)
  • Etienne Lekunberri (Gardnerville)
  • Pedro Sarratea Oieregi (Almandoz-Baztan - Gardnerville)
  • Ignacio Sarratea Oieregi (Almandoz-Baztan - Gardnerville)
  • Migel Leonis Babase (Donamaria - Gardnerville)
  • Etienne Amestoy (Chino - Carson City)
  • Patxi Lostra Jauregi (Elko - Oñati)

Oregon

  • Joxe Migel Rekondo Andueza (Lesaka - Burns)
  • Javier Gomeza Arrozpide (Arratzu - Ontario)

Utah

  • Jean Jules Flesher (Salt Lake City)
  • Kepa Chertudi Ikazuriaga (Kortezubi - Ogden)
  • Javier Gerrikabeitia Meabebastarretxea (Ziortza-Bolibar - Salt Lake City)
  • Jean Flesher (Salt Lake City)
  • Robert Leon Sangroniz (Bingham Canyon - Cottonwoods Heights)
  • Pilar Sangroniz (Binham Cnayon - Cottonwoods Heights)
  • Marie Jean Maitia (Ezterenzubi - Salt Lake City)

Washington

  • Pedro Ziganda Tornaria (Auza-Ultzama - Moses Lake)

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia