euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Estatu Batuak: aurten Boisen egingo den NABO Udalekuari lagundu nahi badiozu, eman begiratua bere elastikoei

2023/07/03

Ez utzi gerorako! Boiseko NABO 2023 Udaleku elastikoak beste hiru egunez bakarrik egongo dura salgai online!
Ez utzi gerorako! Boiseko NABO 2023 Udaleku elastikoak beste hiru egunez bakarrik egongo dura salgai online!

PUBLIZITATEA

Boise, Idaho, AEB. NABO Udalekua da Ipar Ameriketako Euskal Etxeek urtero egiten duten "jarduera garrantzitsuena", aitortzen dute eurek, AEB eta Kanadako "euskal komunitateen harrobia baita", iturria euskaltasunaren lekukoa belaunaldi berrietara pasa dadin. Urtero Euskal Etxe diferente bat arduratzen da ekitaldia antolatzeaz, eta aurtengoan Boiseri, bertako Euzkaldunak elkarteari egokitu zaio, inguruko euskal etxe eta elkarteak lankide. Datak, uztailaren 20tik 28ra, jakina denez segidan, asteburu horretan bertan, hiriko 'San Inazio' euskal festa nagusiak direlarik.

Aurten ere ehundik gora izango dira parte hartuko duten haurrak, gehienak 10 eta 15 urte bitartekoak, bertaratzeko eskubidea Estatu Batuetako eta Kanadako euskal etxeetako haurrek daukatela. Ekitaldiak iraungo dituen egunetan, neska-mutikoak Boiseko euskal familien etxeetan egongo dira eta egunero klase sorta bat izango dute, baita irteerak eta aisialdiko ekitaldiak ere, eta ikasi eta landuko dituzte, besteak beste, euskara, euskal kultura, txistua, dantza, pilota, kantua, gastronomia...Boise bertako eta Euskal Herritik etorritako irakasleen eskutik.

Lagundu Udalekuri elastiko polit bat erosiz

Honek guztiak balio izan dezala adierazteko zein jarduera funtsezkoa den "Udaleku" (honela deitzen zaio ingelesez ere) NABOrentzat eta Ipar Ameriketako euskal etxe eta  komunitatearentzat. Baliabideak eskaintzen zaizkio, eta NABO eta urtero antolatzaile den euskal etxea saiatzen dira diruz ere haurrentzako gainerako kirol eta natura udalekuak baino erakargarriagoa izan eta merkeago atera dadin. Horretarako, hain zuzen ere, oraingoan, NABOk Udaleku elastiko bereziak diseinatu eta salgai dauzka interneten,etekin guztiak Udalekurentzat.

Elastikoak kolore eta diseinu erakargarriz atera dira salgai. "Udaleku, Boise, Idago 2023" esaldia daramate eta hainbat koloretan eskaintzen dira, neurri ugariz XS txikienetik 4XL handienaraino. NABOren Hezkuntza Funtsak atera ditu eta zenbait amaieradunak hauta daitezke, arruntak unisex, emakumeenak estuak, mahuka labur eta luzekoak, mahuka gabeak, lepo biribilekoak, kirol-jertse kaputxadunak, eta gehiago. Hemen eros daitezke.

Ez geroratu, egun gutxi gehiago iraungo baitute salgai. Ondoren eskatutakoak prestatzen hasiko dira, uztailaren 13tik aurrera zerbitzatzeko.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia