euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eskuragai sarean Josu Martinez zuzendari bilbotarrak euskal patagoniar Jon Villelabeitia zine aitzindariaz eginiko ikerlana

2020/06/09

Jon Villelabeitia zinemagileari buruzko ikerlana, ZER aldizkarian
Jon Villelabeitia zinemagileari buruzko ikerlana, ZER aldizkarian

PUBLIZITATEA

Comodoro Rivadavia, Argentina. Orain urtebete, hiriko Euskal Etxearen 96. urteurreneko programa barruan aurkeztu zuen Comodoro Rivadaviako euskal gizataldeak ‘CC16-Jon Villelabeitiaren artxiboa’ izeneko proiektua. Helburua, Patagonian zinema arloko aitzindari izan zen Jon Villelabeitia mungiarraren lana balioestea. Proiektuko arduradun, aurkezpenean parte hartu zuen Josu Martinez zinegile eta ikertzaile bilbotarrak. Bere bisitaren baitan, erbesteratu behar izan zuten euskal zinemagileei buruzko mintegia eskaini zuen martinezek Comodoron.

Urtebete pasa ostean, Martinezek egindako ikerlana irakurgai da dagoeneko sarean, Euskal Herriko Unibertsitateko ZER Komunikazio Ikasketen Aldizkarian. Martinezek azaltzen duenez, “artikuluaren xedea Jon Villelabeitiaren irudia eta lana kartografiatzea izan da bere izena, orain arte,  ez baita agertzen euskal zinemari buruzko ikerketetan”. Artikulu osoa irakurri edota jaisteko, hemen.

Euskal patagoniar zinemagileari buruzko berria, erakunde gisa bete duen 97. urteurrenean jakinarazi du Comodoro Rivadaviako Euskal Etxeak. Programa barruan hainbat ekintza burutu ditu, tartean topaketa birtualak, irrati erromeri eta 'sukalkia' prestatu eta saltzea, guztia pandemia dela eta indarrean dauden neurriak zainduz.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia