euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Esklabotza Euskal Herrian eta esklabista euskaldunak" aztergai Ispasterren EHUko UIK Udako ikastaroetan

2025/05/16

PUBLIZITATEA

Ispaster, Bizkaia. "Esklabotza Euskal Herrian eta esklabista euskaldunak" gaia aztertuko dute ekainaren 11 eta 12an Ispasterren EHUko UIK Udako ikastaroetan. Euskal jatorriko pertsonek eskulan esklaboarekin eta pertsonen trafikoarekin zerikusia izan zuten hainbat esparru aztertu eta ezagutaraziko dira, XVI. mendetik hasi eta XIX. mendean, mendebaldeko herrialdeetan, esklabotza debekatu zen arte. Óscar Álvarez Gila eta Esther Corta Gabiola dira ikastaroko zuzendari. Kurtsoa presentziala izango da.

Ikastaroak zenbait kasu landuko ditu, euskal jatorriko pertsonek esklaboen salerosketan edota eskulan esklaboaren erabileran izandako partaidetzaren adibide, batez ere baina ez soilik Amerikan. Eta hausnarketa nahi du bultzatu egungo memoria historikoaren inguruan, Euskal Herriaren iragan esklabistari eta horrek gaurko gizartean dituen inplikazioei dagokienez. Unibertsitari eta ikertzaileei dago zuzenduta, baina ber gisa publiko interesatu orori. Argibideak eta matrikula hemen lortu/egin ditzakezu.

PROGRAMA

Ostirala, 2025eko uztailak 11

— 15:30-15:45 Erregistroa / Registro
— 15:45-16:00 Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:
Esther Corta Gabiola | Euskal Australiar Alkartea - Ikerlaria
Garbiñe Saenz de Buruaga Garralda | Ispasterko Udala - Alkatea
— 16:00-16:45 “Una familia vizcaína en los inicios de la trata de negros en el siglo XVI: los hermanos Urrutia de Balmaseda“
Julia Gómez Prieto | Deustuko Unibertsitatea - Irakasle emeritua
— 16:45-17:30 “Esclavistas y esclavos: el rostro oculto de la Gipuzkoa del siglo XVI“
Ana Galdós Monfort | UPV/EHU - Ikerlaria
— 17:30-17:50 Atsedena
— 17:50-18:35 “Unos esclavistas de Lekeitio en Cuba: los Goytisolo“
Martín Rodrigo Alharilla | Universitat Pompeu Fabra - Irakaslea
— 18:35-19:20 Sintesia

Larunbata, 2025eko uztailak 12

— 10:00-10:45 “Euskal Herriak ez zuen inoiz esklabotzan parte hartu. (Des)memoria oker baten inguruan“
Oscar Alvarez Gila | UPV/EHU - Irakasle titularra
— 10:45-11:30 “Esklabotzaren isla eta memoria, Euskal Herriko egungo aktualitatean“
Urko Apaolaza Avila | Argia - Historialaria eta kazetaria
— 11:30-11:50 Atsedena
— 11:50-12:35 “Gizakien salerosketa eta esklabotza: antzinako fenomenoen bizirautea gaur egungo gizartean“
Josune Lopez Rodriguez | Deustuko unibertsitatea - Zuzenbide fakultateko irakaslea
— 12:35-13:20 Sintesia

Lekua: Iñigo Egiluz Plazako Iñigo Egiluz Erabilera Anitzeko Aretoan, Ispaster 48288, Bizkaia



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia