euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eskaintza Boisetik EHko eta Diasporako euskal dantzari, kantari, musikari eta artistei Jaialdi 2025en parte har dezaten

2023/09/20

2020ko Jaialdi ez zen egin ahal izan pandemiagatik. Orain 2025ekoa indarrak berriturik edo gogo itzelez dator bere onena emateko
2020ko Jaialdi ez zen egin ahal izan pandemiagatik. Orain 2025ekoa indarrak berriturik edo gogo itzelez dator bere onena emateko

PUBLIZITATEA

Boise, Idaho, AEB. Erraldoia abian jarri da eta Boiseko Jaialdi 2025eko antolatzaileek deia zabaldu berri dute Euskal Herriko eta Diaspora osoko euskal dantzari, musikari, kantari eta orohar artistei, norbanako zein taldeei, zuzendua, Boisen 2025eko udan aurkezteko moduko funtzio edo ikuskizunik badaukate, euren hautagaitzak bidal ditzaten, irekia baitute Estatu Batu kanpotik programa barruan etorriko diren artisten hautaketa prozesua. Zu edo zure taldea interesatuta bazaudete, hau da momentua.

Gogoratu, Jaialdiko antolatzaileek ez dutela bidaia ordaintzen —hori pertsona edo talde bakoitzaren kontura doa— baina bai janaria eta lotarako lekua Boiseko Jaialdin dauden bitartean. Datorren Jaialdi, 2025eko uztailaren 28tik abuztuaren 4ra egingo dute Boisen. Hona hautagaitzak aurkezteko dokumentua. Abenduaren 1a baino lehen behar da bidali eta onartutako hautagaien izenak otsailaren 28an jakinaraziko dira.

Jaialdiko webgunea, hemen. Jaialdik artistak deitzen dituen atala, hemen.

- Eskabide dokumentua euskaraz
- Eskabide dokumentua ingelesez
- Eskabide dokumentua gaztelaniaz

Animatu, eta zorte on!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia