euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Erosi Sao Pauloko Eusko Alkartasunaren 2017 egutegia, "euskara-portuges elebiduna egindako lehena"

2016/12/15

Sao Pauloko Eusko Alkartasunak 2017 euskara-portuges egutegi elebiduna plazaratu du
Sao Pauloko Eusko Alkartasunak 2017 euskara-portuges egutegi elebiduna plazaratu du

PUBLIZITATEA

Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak euskara-portuges 2017 egutegia argitaratu du. Mahai-egutegia da eta ilustrazio moduan, horretarako propio antolatu zuen argazki lehiaketan garaile atera ziren argazkiak, eta publikoak bozkatu zituenak hautatu ditu hamabi hilabeteen lagun agertzeko. Erabilgarria izan dadin egin dute ahalegina, eta baita ere elkarteak ugari dauzkan gastuei aurre egiteko lagungarri izan dakien. Animatu eta eska iezaiezu bat.

Sao Paulo, Brasil. Ekitaldiei eusten die, bere programari ekimen berriak ere emendatuz, Brasilgo euskal etxe zaharrenak, Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak. Elkarteak 57 beteak dauzka eta Sao Paulon bertan jaiotako lehenengo belaunaldiak darama gaur egun bere gidaritza, bazkideetan Euskal Herritik etorririk adin batean dituenak esanguratsuak badira ere. Bazkide fundatzaileetakoak pare bat bakarrik geratzen zaizkio. Baina ekinean ari da egoera berrietara egokitu eta iraganari geroa ematen, horretarako Pilar Garcia Alava, jatorri urduñarra daukan saopaulotarra lehendakari eta bultzatzaile duela.

Egutegia izan da Eusko Alkartasunak aurten proposatu eta gauzatu duten ekimen berrietako bat: "Sekula egin den lehenengo euskara-portugesa egutegia" da, iragarri dute, eta asteko egunak euskaraz zein portugesez agertzen ditu. Horrekin batera, egutegia osatzeko propio deitu zuten argazki lehiaketako emaitzak egutegiratu ditu, esan nahi baita lehenengo hiru saridunak eta baita ere publikoak internetez bozkatuz hautatutakoak.

Egutegiaren izena eta gaia, "Nossa Euskal Herria - Gure Euskal Herria".

Ale bat eskuratu eta euskal etxeari lagundu nahi badiozu, egutegiaren ale bat edo gehiago eska ditzakezu, eurekin adostuz eskuratzeko modua. Idazteko helbidea: centrobasco.ea.sp@gmail.com.

Bestela, hauek euren datuak:

Centro Basco Eusko Alkartasuna de São Paulo
Acesse nosso site
Curta nossa página no facebook
Siga-nos no twitter

 



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia