euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Entzun Amerika eta EHko musikari talde batek grabaturiko Ikusi Mendizaleak, Txileko 'Hilario Olazabal' taldeak deituta!

2020/09/21

‘Hilario Olazaran' taldeak bildutako musikari eta dantzariak
‘Hilario Olazaran' taldeak bildutako musikari eta dantzariak

PUBLIZITATEA

Santiago, Txile. Egia da pandemiak eta etxealdiak segurantzia falta eta gogaita sor ditzaketela jende askorengan. Baina bestalde egoera txar hau inspirazio-iturri eta topaleku ere bihurtu da. Txiletik, ‘Hilario Olazaran’ Taldeak kaleratu berri du bere azken proiektua. Taldeko erreferentea den Angel Alfonso Espinoza Caceresek gonbidaturik Hego Amerikako eta Euskal Herriko musikari lagun multzo batek euskal kantutegiko klasiko bat den ‘Ikusi Mendizaleak’en talde-bertsio bat grabatu du.

Espinoza Caceresen hitzetan, “gure etxeetako lasaitasunean grabatu dugu ‘mendi ereserki’ modukoa den hau, hori errealismo gehiago ematearren”. Esker beroak luzatu nahi dizkie Plazaran taldeak parte hartu duten kide eta lagunei, bereziki edizioaz arduratu den Cristian Talaricori.

Musikari partaideak:

-Biolinistak: Santiagoko Amapola Astorga eta Paula Arriagada (Txile); Bilboko Josune Egaña eta Ramon Villar (Euskal Herria);
-Gitarra jotzaileak: Entre Rioseko Eli Gigena (Argentina); Portugaleteko Joseba Gotzon (Euskal Herria)
-Dantzariak: Santiagoko Paulina Casanova eta Maitane Uribe (Txile)
-Kontrabaxu jotzailea: Santiagoko Felipe Moraga (Txile)
-Zanpoina jotzailea: Tacnako Pablo Escobar (Peru)
-Pandero jotzailea: Bilboko Jon Mendieta (Euskal Herria)
-Soinujolea: Santiagoko Pablo Tellez (Txile)
-Gaitaria: Temucoko Ricardo Uribe (Txile)
-‘Charango’ jotzailea: Bilboko Jurgi Ibarretxe (Euskal Herria)
-Pianista: Santiagoko Luiggi Talarico (Txile)
-Txistua eta ahotsa: Santiagoko Angel Espinoza Caceres (Txile)


[Euskal Herriko eta Hego Amerikako hainbat musikarik grabatutako 'Ikusi Mendizaleak']



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia