euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eñaut Gereñu buru duen zuzendaritza hautatu du Valparaisoko Eusko Etxeak, bilera deituz urriaren 6rako

2017/09/27

Valparaisoko Eusko Etxeko egoitzaren kanpoaldea, Viña del Mar-en
Valparaisoko Eusko Etxeko egoitzaren kanpoaldea, Viña del Mar-en

PUBLIZITATEA

Eñaut Gereñu Mujika lehendakari duen zuzendaritza berria hautatu du Valparaisoko Eusko Etxeak irailaren 12an eginiko ezohiko biltzar nagusian, elkartearen ohiko bilera batera deituz urriaren 6rako (azken orduan, aldatu egin da 5eyik 6ra). Eñaut Gereñurekin batera, zuzendari talde berriko kide dira Gonzalo Arrellano, lehendakariorde; Sandra Travieso, diruzain; Juan Manuel Olaechea, diruzainorde; Beatriz Arizaga, idazkari; eta Lorena Espinosa, idazkariorde, beste zenbaiten artean.

Viña del Mar, Txile. Valparaisoko Eusko Etxearen ezohiko bilerara ez zen agertu azkeneko 21 urtetan elkarteko lehendakari izan den Luis Archibaldo Uriarte Araya, zeinak joan den ekainaren 10ean bere kargua utzi zuen osasun arazo larriak aipatuta. Bildutakoek, erakundearen egoera aztertu zuten eta zuzendaritza berri bat bozkatu zuten, honako emitzez:

  • lehendakari: Eñaut Gereñu Mujika 
  • lehendakariorde: Gonzalo Arellano Bastìas 
  • diruzain: Sandra Travieso Torrezuriz
  • diruzainorde: Juan Manuel Olaechea Beñaran
  • idazkari: Beatriz Arizaga Cristóbal 
  • idazkariorde: Lorena Espinosa Zunzunegui
  • batzordekideak (zuzendariak): Lucy Lafuente Indo , Mary Andonaegui Arancibia, Claudio Echeverría de la Barra, Ángel García Mendiburu, Pedro Lorenzo Arraztoa Ancizar eta Juan Olaechea Ancizar

Zuzendaritza berriak elkartearen ohiko bilera orokor batera deitu du, urriaren 6rako, 19:00etan (oharra, hasiera batean 5ean zen, baina gero 6ra pasatu da), Eusko Etxearen egoitzan (Quilllota135), Viña del Marren. Eguneko gaiak, Zuzendaritza berria osatzen dutenen aurkezpena izango da lehenik, erakundearen administrazio-txostena eta egoera aztertzea ondoren; eta Euskararen Egunerako proposamenak hirugarren.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia