euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Emilia Sugasti da Villa Mariako Euzko Etxeko lehendakari berria Luis Carricaburuk dimisio ezeztaezina eman ondoren

2021/03/30

PUBLIZITATEA

Villa Maria, Argentina. Joan den martxoaren 25ean, ostegunez, Euzko Etxeko Zuzendaritza Batzordearen bilera birtualera deitu zuen elkarteko lehendakari Luis Carricaburuk, bertan bere dimisio ezeztaezina aurkezturik. Gaia eztabaidatu ondoren, onartzea adostu zen aho batez. Hari beretik, orain arte lehendakariorde zen Emilia Sugastik presidentetza hartzea ere eskatu zen, eta proposamen hori ere aho batez onartu.

Lehendakari berriak ohar baten bidez adierazi duenez, "kargua eta funtzioak modu koordinatu eta adiskidetuan eskualdatzeko Luisek agertu duen jarrera onaz haratago, Euskal Etxearen martxa normala ez eragozte arren, zuzendaritza molde berriak ekar ditzakeen erabaki, azkarregiak agian, egon daitezke, beti ere Zuzendaritza Batzordea osatzen duten pertsona berberek hartuak".

"Gure irrika handiena bazkide bakoitzaren eta lantalde bakoitzaren errespetuaren eta integrazioaren esparruan lan egitea da, gure EEa beti egon dadin dagoen leku pribilegiatu horretan, bai instituzionalean, bai sozialean, urte askotako lan eskergaren ondorio baita", amaitu du Sugastik.

Luis Carricaburu 2019an hautatu zuten lehendakari, kanpaina eztabaidatsu baten ondotik.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia