euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jalgi Hadi Mundura elkarte birtualak mintzodromo ireki batekin ospatuko du apirilaren 3an bere lehen urtebetetzea

2021/03/30

Euskaraz mintzatzen mundu osoko partaideak dituen solasgune honek urtebete beteko du aukera hori ematen
Euskaraz mintzatzen mundu osoko partaideak dituen solasgune honek urtebete beteko du aukera hori ematen

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. COVID-19ak eta honek ekarritako konfinamendu garaiak guztia baldintzatu duen honetan, euskara ikasi eta praktikatu nahi zuten euskaldun batzuk egoera baliatu eta urrats berriak eman dituzte azkeneko urtebete pase honetan, sare sozialak tarteko euskaldunen arteko mintza-saioak bultzatuz. Martxan jarritako ekimen horietako bat Jalgi Hadi Mundura elkarte birtuala izan da eta urtebete beteko duela-eta, hori ospatzeko, apirilaren 3an mintzodromo birtual eta ireki berezi bat iragarri dute. Euren lana ezagutu nahi?

Astean bitan, astearte eta larunbatetan, elkartzen dira. Partaideak mundu osoan zehar dituzte. Elkartea guztiz irekia da eta parte hartzea konpromisorik gabekoa: ahal edo nahi duzunean hartzen duzu parte. Izan ere, urtebete honetan 80 pertsonek baino  gehiagok parte hartu izan dute eta bide berrari jarraitzeko asmoa dutela adierazi dute.

Apirilaren 3ko mintzodromoan parte hartzeko, apirilaren 2a baino lehen, hurrengo  helbidera idatzi behar da, asmoa adieraziz: jalgihadimundura@gmail.com. 

- Hau da euren bloga:: jalgihadimundura.blogspot.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia