euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Elkokoak, the Basques of Elko" online erakusketa sareratu dute zenbait kultur erakunde amerikarrek

2016/05/05

"Elkokoak, the Basques of Elko" webgunearen irudi bat
"Elkokoak, the Basques of Elko" webgunearen irudi bat

PUBLIZITATEA

Datorren ekain-uztailean Washington hiriburuan euskaldunei eskainita gauzatuko den 2016 Smithsonian Folklife Festival "Berrikuntza kulturaren bidez" ekimenarekin bat eginez, Nevada iparraldeko zenbait erakundek "Elkokoak, the Basques of Elko" online erakusketa plazaratu dute, apurka-apurka euskaldunek Elko aldean egin duten ekarpena eta daukaten errealitatea jendaurretu nahirik. 

Elko, AEB. Nevadako Elko herria ezaguna da euskaldunek eta euskal-amerikar kulturak herrian daukan presentzia eta eraginagatik. Aurten, izan ere, bertako 'Elko Basque National Festival' delako udako jaiak bere 53. edizioa beteko du. Uztail hasieran egiten da beti eta aurten Washington hiriburuan egingo den beste euskal hitzordu berezi batekin kointzidituko du, beraz zio guztiak bildurik "Elkokoak, the Basques of Elko" online erakusketa antolatzea pentsatu da, kultur errealitate aberats hori azpimarratu eta publiko orokorraren eskuragarri ipintzeko.

2016 Smithsonian Folklife Festival "Berrikuntza kulturaren bidez" ekimenarekin bat eginez eta 2016 Elko Basque National Festival-arekin batera, Virtual Humanities Collections eta Great Basin College erakundeek erakusketa hau prestatu eta beraren inguruan programa oso bat aurkeztu nahi dute. Webgunea, hasteko, aberasten joango da apurka apurka eduki berriekin. 

Erakusketak honako atalak eskaintzen ditu, besteak beste. Hasteko, "Elko Basque Stories" delakoan, komunitate honetako kideei eginiko elkarrizketak biltzen dira. Atal hau edukin berriekin elikatuko da datozen asteetan. Beste sekzio bat da "Intertwined" delakoa, Vince J. Juaristik Elko Daily Free Press-en argitaratutako artikuluak biltzen dituena. Horrez gain, beste atal batek Elko National Basque Festival-ari buruzko informazioa biltzen du eta beste batek AEBetako euskal komunitateko beste online baliabide interesgarriak jasotzen ditu.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia