euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2016ko ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’: behin betiko programa eta ordutegia datorren iganderako

2016/05/05

2016ko ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdiaren afixa
2016ko ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdiaren afixa

PUBLIZITATEA

[PROGRAMA 2016-05-05ean 15:30etan EGUNERATUA AZKEN ALDIZ] Dena prest daukate igande honetan ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdian parte hartuko duten euskal etxe eta erakundeek. Laurak Bat antolatzaile, euskal jai erraldoia ospatuko du argentinar hiriburuak Mayo etorbidean, eguerditik aurrera. Buenos Airesen edo Buenos Airesetik hurbil bazaude, ez zazu zalantzarik izan eta hurbil zaitez giro paregabeko festa berezi honetara!

Buenos Aires, Argentina. 'Buenos Aires celebra al País Vasco' edo 'Buenos Airesek Euskal Herria ospagai', Argentinako hiriburuak kanpoko gizataldeen omenez antolatzen duen ekitaldi baten euskal zehaztapena da. Euskal kolektibitatearen kasuan deialdiaren oihartzuna handituz joan da urtetik urtera eta 2016ko edizio honetan, hamabostik gora euskal etxe, ehunka dantzari eta beste hainbat erakunde bilduko dira hiriaren bihotzean gainerako herritar eta bisitariei euskal kultura zer den erakusteko. 

'Buenos Airesek Euskal Herria ospagai' jaialdia igandean, maiatzaren 8an, izango da (gogora dezagun hasierako data 7an izan zela, baina antolatzaileen eskueratik kanpoko arrazoiak tarteko biharamunera mugitu behar izan dela) eta eguerdian hasiko da Euskal Echea Eskolako ikasleen kabalkadarekin.

Eguerditik aurrera, honako ekintza hauek egingo dira, Mayo Etorbidean kokatuta egongo diren bi agertokietan:

KALEAN: 12etan, Euskal Echea Eskolako ikasleen kabalkada

BOLIVAR KALEKO OHOLTZAN:

-12:15etan, Lagun Onak abesbatzaren emanaldia
-12:45etan, Txistularien emanaldia
-13:00etan, Ezpata-dantza eta Lore Arkuak (euskal etxe askotako dantzariak partaide)
-13:15etan, Dantza erakusketaren lehenengo zatia, euskal etxe hauek partaide: Euskal Echea Eskola, Chivilcoyko Beti Aurrera, Cañuelasko Denak Bat, Pergaminoko Lagun Onak, Lomas de Zamorako Denak Bat, Buenos Airesko Ekin Dantzari Taldea, Rosarioko Zazpirak Bat, Chascomuseko Zingirako Euskaldunak, La Platako Euzko Etxea, Buenos Airesko Ekin Dantzari Taldea (bigarren dantza), eta Buenos Airesko Laurak Bat
-14:15etan, Albokarien emanaldia
-14:30etan, Trikitilarien emanaldia
-15:00etan, Danborrada
-15:30etan, Ixilik musika taldearen kontzertua
-16:30etan, Dantza erakusketaren bigarren zatia, euskal etxe hauek partaide: Chascomuseko Zingirako Euskaldunak, Chacabucoko Guillermo Larregui, Mar del Platako Denak Bat, Jose C. Pazeko Toki Eder (bi dantzarekin), Buenos Aireseko Euskaltzaleak, Cañuelasko Denak Bat. Rosarioko Zazpirak Bat,  Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat, Lomas de Zamorako Denak Bat, Laurak Bat (bi dantzarekin) eta La Platako Euzko Etxea

CHACABUCO KALEKO OHOLTZAN:

-12:15etan, Herri kirolak: aizkolariak eta sokatira
-13:00etan, Jantzien erakusketa
-13:15etan, Arte efimeroa
-13:45etan, Txikien ekintza
-14:00etanPlaza Dantzak Aitor Alavaren gidaritzapean
-14:45etan, Arku Mistoak eta Fandangoa (euskal etxe askotako dantzariak partaide)
-15:00etanSukaldaritza aktibitatea Agustin Muñiz, Koko Egozkue eta Javier Ibaldo sukaldariekin

KALEAN: 17:45/18:00, jaiari amaiera emateko kalejira

Agertokietan ekintza hauek egiten diren bitartean, kalean muntatutako standetan beste eskaintza hau egongo da dastagai:

-Stand gastronomikoak
San Nicolaseko Euskal Etxea, Buenos Airesko Laurak Bat, Buenos Airesko Euskaltzaleak, Txindoki Taldea
-Jatetxeak
Mesedez Jatetxea, Getxo Jatetxea, Lomas de Zamorako Euskal Etxeko Jatetxea, Koko Egozkue Jatetxea, Sagardi Jatetxea, Txindoki Taldea, Boro Paellas, Euskal Sukaldaritza Asteko jatetxe partaideak
-Euskal oroigarriak
Laurak Bat Euskal Etxea, Silvia Azpiazu, Euskaltzaleak Euskal Etxea, Iparraldeko Euskal Etxea (baserri bilduma), Eliana Dubarry, Andrea Aragón, Gure Gutiziak
-Erakundeak
Euskadiren Argentina-Mercosurrerako Ordezkaritza; FECOBA, Euskal Argentinar Merkataritza Ganbera
-Dendak
El Mundo esnekiak (Ospital familia), Isla Negra txokolateak, Recondo Euskal Bijouterie, Cafe Martinez kafetegia, Food Truck – Coca Cola edariak, El Vasquito paletak.

Edozein aldaketa eta eguneratze hemen kontsultatu, BA Celebra al País Vasco Facebook kontuan



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia